Deredia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Derediamap
Remove ads

Deredia[1] (gaztelaniaz: Heredia; eta euskaraz ere oraintsu arte ere hala zen, euskal izena galduta)[2] Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Barrundia udalerrikoa.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Izena

Herriaren jatorrizko izena, euskaraz ere biltzen zena, Deredia da. Horren lekukotza ugari dago, bai dokumentazio historikoan, (besteak beste Donemiliagako goldean), bai toponimian. Herriaren lehenengo testigantza 1025koa da, Donemiliagako goldean, eta Deredia izenaz ageri da. Gaur egun ofiziala den Heredia XVI. mendean agertu zen.[3][4]

Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira Derediaren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: Derediazabala izena dago herrian bertan, Derediabidea Narbaxan, eta Derediola Elgeamendin.[3]

Horretaz gain, Lazarragaren lekukotza dugu, bere liburu ezagunean ondokoa baitakar: «Derediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak eze / ni nago admiradurik» [5]

Ikerketa egin zen arte, Deredia izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.[3]

Remove ads

Historia

Heredia familiaren sorrera XIII. mendekoa da eta herrian dorrea izan zuten baina XV. mendean Haroko Juan de Belaskok behera bota zuten. San Kristobal elizan dorrearen aztarnak ikus daitezke oraindik.

Demografia

Informazio gehiago Derediako biztanleria ...

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
7Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxunAzilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8bAgurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrietaAgurain
Erdoña
Ozeta
Thumb
Deredia herria errepidetik neguko iluntze batean
Remove ads

Ondasun nabarmenak

  • San Kristobal eliza
  • San Bartolome baseliza

Erreferentziak

Bibliografia

Argazki galeria

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads