Dree Hemingway
estatubatuar modeloa eta aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Dree Louise Hemingway Crisman (Sun Valley, Idaho, AEB, 1987ko abenduaren 4a)[1] estatubatuar modelo eta aktorea da. Mariel Hemingway eta Stephen Crismanen alaba da, eta Ernest Hemingwayren birbiloba.[2][3][4]
Remove ads
Bizitza
Familia
Dree Louise Hemingway artista familia ezagunean jaio zen: ama Mariel Hemingway (1961) aktore, gidoilari eta zinema ekoizlea; aita Stephen Crisman (1949-2019) idazle eta zinemazuzendaria; ahizpa Langley Fox (1996) modelo eta aktorea; amaren aldeko izeba Margaux Hemingway (1954-1996) modelo eta aktorea; aitona Ernest Hemingway idazle eta kazetaria (1899-1961).
Hemingway Idahon hazi zen eta Ernest Hemingway Elementary School-en izan zen. Gero Kaliforniara joan zen bizitzera eta Westlake Villagen bizi izan zen.
Lan ibilbidea
Modelo
Hainbat modelo agentziarekin lan egin du eta hainbat konpainia ordezkatu ditu. 2009 urteko martxoan, Givenchyren show batean egin zuen debuta, Parisen. 2009 urteko ekainean Calvin Klein etxerako desfilatu zuen New Yorken. 2009 urteko irailean Topshow 2010 show-a zabaldu zuen Londresen, eta Shiatzy Chen, House of Holland, Karl Lagerfeld, Chanel eta Rue du Mail etxeeentzat lan egin du.[5]
2010 urteko urtarrilean iragarri zuten Dree zela Gianfranco Ferréren irudi berria.
2010eko apirilean, Hemingway Attimo izeneko lurrinaren Salvatore Ferragamoren kanpainan egon zen. Gucci, Jean-Paul Gaultier, Valentino, H&M, Chanel, Paco Rabanne eta A.Y. Not Dead.
Aktore
2012an, protagonista rola izanik, antzezpen nabaria izan zuen Starlet film independientean, Sean Baker zuzendariarena. Live Cargo, The Peope Garden filmeko protagonista ere izan zen, eta beste rol nabarmen batzuk ere izan ditu zinema independenteko protagonista gisa, non, ia esklusiboki, jardutea onartzen duen.
Playmate
2016 urtean, martxoko Playmate delakoa izan zen, eta, hala, aldizkarirako aurrez aurre biluztu ez den Playboyko lehen Playmatea izan da.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
