Edurne Brouard

politikaria eta euskalzalea From Wikipedia, the free encyclopedia

Edurne Brouard
Remove ads

Edurne Brouard Aldamiz (Bilbo, Bizkaia, 1959ko urriaren 23a) politikaria izandakoa eta euskaltzalea da.[1] Gaur egun, euskara irakaslea Lea Artibaiko AEKn.[2]

Datu azkarrak Diputatua Eusko Legebiltzarrean, Bizitza ...

Santiago Brouard, 1984an GALek hildako Herri Batasunako politikariaren alaba da.[3]

Lehen ikastoletan hasi zen ikasten, moja kolegio batean segitu zuen gero, eta UBI Txurdinagako institutuan osatu zuen.

Deustuko Unibertsitatean pedagogian diplomatura ikasi zuen, eta aldi berean AEKn hasi zen irakasle lanean.[4] Korrika euskararen aldeko lasterketaren koordinatzailea izan zen 2013 arte.[5][6] Korrikaren antolakuntzan lan egin zuen azken hogeita hamar urtean, eta zuzendaritzan, azken seian.

Thumb
21. KORRIKAren amaieran, zain, Iruñean.

2020. urtean, Korrikaren lehendabiziko edizioaren berrogeigarren urtemugaren aitzakian, harengana jo zuten, hasierako edizioetako giroa azal zezan eta, horrez gain, euskararen aldeko ekimen erraldoia behar-beharrezkoa dela aldarrikatu zuen.[7]

1987an Eusko Legebiltzarreko parlamentari izan zen Herri Batasuna alderdia ordezkatuz aukeratuta. Kargua utzi ondoren, Margarita Bilbao Soler-ek ordezkatu zuen 1990ean.[8]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads