Egiptoko V. dinastia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Egiptoko V. dinastia
Remove ads

Egiptoko V. dinastiak, K.a. 2500etik K.a. 2350 arte iraun zuen. Egiptoko Antzinako Inperioaren zati da.

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Thumb
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Manetonek, errege hauek Elefantinatik gobernatu zutela idatzi zuen, arkeologoek, errege hauen egoitzak Ineb hedyn (Menfis) zeudela frogatzeko froga argiak aurkitu dituzten arren. Ez da zehatz ezagutzen Userkafek, dinastia hau nola sortu zuen.

Thumb
Eskriba eseria V. dinastia. Louvreko museoa.
Remove ads

Historia

Westcarren Papiroak, Egiptoko Inperio Ertainaren garaian idatzia izan zena, Egiptoko IV. dinastiako bigarren faraoia izan zen Keopsi, Ra jainkoaren apaiza zen Sajburen emaztearen hiru semeek, tronutik kenduko zutela nola iragarri zioten eta faraoia, hiru ume hauek, Userkaf, Sahura eta Neferirkara, nola hiltzen saiatu zen kontatzen du. Hala ere, adituek, istorio hau, kasurik hoberenean ere, elezahar bat baino ez zela izango onartu dute, eta dinastia batetik bestera igarotzeari buruzko euren ezjakintasuna onartzen dute.

Thumb
Sahura.

Dinastia honetan zehar, egiptoar erlijioak aldaketa esanguratsuren batzuk izan zituen. Errege hilobietan idatzitako lehen hil deien lehen bertsioak agertzen dira, Piramideetako Testuak bezala ezagutzen direnak. Ra jainkoaren gurtzak, garrantzi handiagoa hartu zuen, eta Userkaf eta Menkauhor erregeek, Ra jainkoari eskainitako tenpluak eraiki zituzten Abusirren. Beranduago, dinastia honetan, Osirisen gurtzak garrantzia hartzen du, idazkunik azpimarragarrienak, Unis faraoiaren hilobian aurkitutakoak direlarik.

Antzina bezala, Sinaiko Uadi Maghara eta Uadi Jaritera bidali zituzten espedizioak, turkesa lortzeko, eta Abu Simbel iparmendebaldera, gneisa lortzeko. Hegoaldera ere bidali zituzten merkataritza espedizioak, Puntera, malakita, mirra eta elektruma lortzeko. Bibloseko aurkikuntza arkeologikoek, Feniziako hiri horretara bidalitako espedizio diplomatikoak frogatzen dituzte. Doraken, Marmara itsasoan, V. dinastiako zenbait erregeren izenak daramatzaten aurkikuntzak, merkataritza tratuen frogak izan daitezke, oraindik benetan ezagutzen ez diren arren.

Remove ads

Dinastiako faraoiak

Informazio gehiago Ohiko izena, Tronu izena ...
Thumb
Abidoseko Errege Zerrenda. 26.etik 33.erarteko kartutxoak
Remove ads

Erreferentziak errege zerrendetan eta beste testu batzuetan

Informazio gehiago Horusen izena, Abidoseko Errege Zerrenda ...

Dinastiaren kronologia

Honako egiptologoek estimatutako kronologia:

  • Lehen faraoia: Userkaf
  • Azken faraoia: Unis


Aurrekoa
Egiptoko IV. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko VI. dinastia
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads