Elam
Antzinako Ekialde Hurbileko zibilizazioa (K.a. 2700- K.a. VI. mendea) From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Elam (sumerreraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana[1] Tigris ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Jentilizioa elamdar da.[2]

Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zuen hiriburua. Elamdarrek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumertarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zituzten. K.a. 720-640 bitarteko urteetan Elam asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K.a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Persiar Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela, Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen.
Elamdarrek berezko hizkuntza batez hitz egiten zuten, idazkera kuneiformez idazten zena; honen lekukotasunek K.o. IV. mendera arte irauten dute. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).
Remove ads
Hasiera
Elam herriaren existentziari buruzko lehen berriak K.a. IV. milurtekokoak dira. Susiana bailaran eta Khuzestan mendien behealdean bizi ziren. Bertan, komunitate kalkolitiko bat ezarri zegoen eta Mesopotamiarekin, Belutxistanekin eta Indus haranarekin harreman komertzialak zituen. Garai hartan, Susa hiria ere sortu zen, Mesopotamiako Sumeria hiriak bezain zaharra. Elamitarrek hedapenari ekin zioten, eta garrantzi handiagoa hartu zuten, kobre, mineral eta harri erdipreziatu ugari baitzeuden eremu estrategikoan. Material horiek funtsezkoak ziren inguruko erresumen ekonomiarako.[3]
Remove ads
Agintarien kronograma
Awan dinastia (data zehatzak ezezagunak)
- Peli (K.a. 2500).
- Tata (data zehatza ezezaguna).
- Ukku-Takhesh (data zehatza ezezaguna).
- Kishhur (data zehatza ezezaguna).
- Shushun-Tarana (data zehatza ezezaguna).
- Napil-Khush (data zehatza ezezaguna).
- Kikku-Sive-Temti (data zehatza ezezaguna).
- Lukh-Ishshan (K.a. XXIV. mendea).
- Khelu (K.a. 2300).
- Khita (K.a. 2275).
- Kutik-Inshushinnak (K.a. 2240).
Simash dinastia (data zehatzak ezezagunak)
- Gir-Namme (K.a. 2030).
- Enpi-Luhhan (K.a. 2010).
- Khutran-Temtt (data zehatza ezezaguna).
- Kindattu (data zehatza ezezaguna).
- Indattu-Inshushinnak I (data zehatza ezezaguna).
- Tan-Rukhurater (data zehatza ezezaguna).
- Indattu-Inshushinnak II (data zehatza ezezaguna).
- Indattu-Napir (data zehatza ezezaguna).
- Indattu-Tempt (data zehatza ezezaguna).
Eparti dinastia (data zehatzak ezezagunak)
- Eparti I (data zehatza ezezaguna).
- Eparti II (data zehatza ezezaguna).
- Eparti III (K.a. 1850).
- Shilkhakha (data zehatza ezezaguna).
- Attakhushu (K.a. 1830).
- Sirukdukh (K.a. 1792).
- Shimut-Wartash (K.a. 1772- K.a. 1770).

Babiloniako dinastia (K.a. 1770- K.a. 1500)
- Siwe-Palar-Khuppak (K.a. 1770-1745).
- Kuduzulush I (K.a. 1745-1730).
- Kutir-Nahhunte I (K.a. 1730-1700).
- Lila-Ir-Tash (K.a. 1700-1698).
- Temti-Agun I (K.a. 1698-1690).
- Tan-Uli (K.a. 1690-1655).
- Temti-Khalki (K.a. 1655-1650).
- Kuk Nashur II (K.a. 1650-1635).
- Kutir-Shilkhakha I.a (K.a. 1635-1625).
- Temti-Raptash (K.a. 1625-1605).
- Kuduzulush II (K.a. 1605-1600).
- Tata (K.a. 1600-1580).
- Atta-Merra-Khalki (K.a. 1580-1570).
- Pala-Ishshan (K.a. 1570-1545).
- Kuk-Kirwash (K.a. 1545-1520).
- Kuk-Nahhunte (K.a. 1520-1505).
- Kutir-Nahhunte II.a (K.a. 1505-????).
Igehalkid dinastia (K.a. 1350-K.a. 1200)
- Ige-Halki (K.a. 1350-1330).
- Pakhir-Ishshan (K.a. 1330-1310).
- Attar-Kittakh (K.a. 1310-1300).
- Humban- Numena (K.a. 1300-1275).
- Untash-Naprisha (K.a. 1275-1240).
- Unpatar-Naprisha (K.a. 1240-1235).
- Kidin-Hutran (K.a. 1235-1210).

Shutrukida dinastia (K.a. 1205-K.a. 1100)
- Khallutush-In-Shushinak (K.a. 1205-1185).
- Shutruk-Nahhunte (K.a. 1185-1155).
- Kutir-Nahhunte III.a (K.a. 1155-1150).
- Silhak-Inshushinak (K.a. 1150-1120).
- Khutelutush-In-Shushinak (K.a. 1120-1110).
- Shilhana-Hamru-Lagamar (K.a. 1110-????).


Azken Elamita dinastia (K.a. 743-K.a. 644)
- Khumbanigash I (K.a. 743-717).
- Shuturnakhkhunte II (K.a. 717-699).
- Khallushu (K.a. 699-693).
- Kutir-Nakhkhunte (K.a. 693-692).
- Khumma-Menanu (K.a. 692-689).
- Humban-Haltash I (K.a. 689-681).
- Humban-Haltash II (K.a. 681-680).
- Humban-Haltash II eta Shilhak-In-Shushinak (K.a. 680-676).
- Shilhak-In-Shushinak eta Urtaki (K.a. 676-664).
- Shilhak-In-Shushinak eta Temti-Humban-Inshushinak (K.a. 664-653).
- Atta-Khumma-In-Shushinak eta Khumbanigash II (K.a. 653-651).
- Atta-Khumma-In-Shushinak eta Tammaritu (K.a. 651-649).
- Atta-Khumma-In-Shushinak eta Indabigash (K.a. 649-648).
- Indabigash (K.a. 648-647).
- Khumma-Khaldash III (K.a. 647-644).
Remove ads
Hizkuntza
Elamera tradizioz hizkuntza isolatutzat hartua da, hau da, badirudi inguruko hizkuntza semitikoekin, bera bezala isolatuak diren sumererarekin, kasitarekin eta hurrierarekin, bai eta beranduago Elam eskualdean K.a. 6. mendean nagusitu ziren Irango indoeuropar hizkuntzekin zerikusirik ez duela uste dute adituek.
Asiriako eta Babiloniako akadiar semitikotik egokitutako idazkera kuneiformean idatzi zen nagusiki, baina dokumenturik zaharrenak elamera lineala delako idazkera zeharo ezberdinean idatzi ziren. 2006an antzeko idazkera batean egindako bi idazkun are zaharrago aurkitu ziren Jiroft-en, Elam-en ekialdean, eta arkeologoek elamera lineala jatorriz ekialdetik Susara hedatu zela espekulatu zuten. Badirudi "aitzin-elamera" izenaz ezagutzen den lehenagoko idazkeratik garatu dela, baina adituak ez daude ados idazkera hori elamera ala beste hizkuntza bat idazteko erabili zen, oraindik deszifratu gabe baitago. Hizkuntzaren hainbat garai daude lekukoturik; lehena K.a. hirugarren milurtekokoa da, eta azkena Akemenestar Inperiokoa.

Baliteke elamerak islamiar garaiaren hasieraraino irautea (Europako Erdi Aroko hasieraraino, gutxi gorabehera). Islamiar historialarien artean, Ibn al-Nadim Erdi Aroko historialariak idatzi zuenez, adibidez, "Irango hizkuntzak dira fahlavi (pehleviera), dari (ez da nahastu behar Afganistan modernoko dari-rekin, hau da, bertako persierarekin), khuzi, persiera eta suryaniera", eta Ibn Moqaffak adierazi zuen khuzi Persiako errege-erreginen hizkuntza ez-ofiziala zela, "Khuz" Elam-en izen usteldua izanik.
Beste hizkuntza-familiekin iradokitako harremanak
Hizkuntzalari gehienek elamera hizkuntza isolatutzat hartzen duten arren, aditu gutxi batzuek, hala nola David McAlpine-k, proposatu dute elamera hizkuntza drabidikoekin lotuta egon litekeela, baina hizkuntzalarien kritika sendoak jasan ditu. Hipotesi horri hizkuntza elamo-dravidikoak izena eman zaio.
Aipamenak Biblian
Bibliak aipatzen du - Génesis 5:32,10:22 - Elam Semen (Noeren semea) semeetako bat zela. Bertset horiek semiten jaioterrira, Mesopotamiara eta Arabia ekialdera eramaten dute irakurlea. Elam mendebaldean Tigris beherearekin eta ipar-ekialdean Mediarekin muga egiten zuen eskualdea zen. Susa, Elamgo antzinako hiriburua (cf. Dn 8:9), geroago Persiar Inperioko hiriburuetako bat bihurtu zen (ikus, adibidez, Est 1:2). Horrez gain, Elamek badu bere profezia —Jeremías 49, 34. bertsetetik aurrera—, non Jehobak gaitzak bidaltzen dizkion herri horri, denboraren amaieran berriro elkartuko dituela zin eginez.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
