Equo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Verdes Equo (VQ) edo EQUO 2021 urtera arte, Espainiako ezkerreko alderdi politiko ekologista eta ekosozialista bat da. 2011ko ekainaren 11an sortu zen. Hasiera batetik, Europako Alderdi Berdearen babesa jaso du eta gaur egun bere barnean dago.
Heuren helburua honako hau zen: "ekologia politika eta berdintasun sozialaren inguruko eztabaida sortzeko gunea izatea eta mugimendu soziopolitiko bat osatzea". Equo hitza, gaztelaniazko "Ecología" ("Ekologia") eta "Equidad" ("Ekitatea") hitzen elkarketatik eratorria da, Fernando Beltrán olerkariak asmatu zuelarik.[1]
Alderdiaren lehenengo bozeramaileak ekologismoan pertsonaia nabarmenak izandako Juan Lopez de Uralde donostiarra (2001-2010 bitartean Espainiako Greenpeace erakundeko ordezkaritzako zuzendaria) eta Reyes Montiel madrildarra izan ziren.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
