Erriberako Merkatua (Bilbo)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Erriberako Merkatua Bilboko janari merkatu nagusia da.
Remove ads
Kokalekua
Ibaizabalen bazterrean dago, Zazpileetako Erribera kalearen 22. zenbakian eta San Anton eliza eta Arana jauregiaren parean.
- Erriberako Merkatua, 2010eko berreraikitze lanen ondoren.
- Atzealdea.
- Xehetasuna.
- San Anton eliza Erriberako azokako kristal batean islatuta
- Bilboko tranbia bat. Ezkerretara Erriberako merkatua. Eskuinetara Erriberako arkupeak.
Historia
1929. urtean, Pedro Ispizua Susunaga arkitekto bilbotarrak eraikia. Aintzina, Bilboko zezen plaza zegoen tokian eraiki zuten. Urteak igaro ahala hainbat birmoldatze jasan ditu eraikinak, gaur egun, eraikinak dituen hiru solairuek erabilpen desberdina dute, barazki, arrain eta okela saltokiekin.
Oraindik merkatuko postuen jabeekin zehazteke dagoen arren, Bilboko udalak badu proiektu bat, eraikina berriztu eta birmoldatzeko. Merkatuaren azken birmoldaketa, 1983. urtean egin zen, hiriak izandako uholde larriek eragindako kalte handiek eraikinean egindako kalteak konpontzeko.
Remove ads
Eraberritzea
2010 eta 2012 urteen artean eraikina erabat berriztu zen Emilio Puertas arkitektoaren proiektuaren eskutik, lehen fasea, eraikinaren ekialdea, 2010eko abenduaren 9an zabaldu zen, eta egituraren gainontzeko berriztea 2012an amaitu zuten.
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
- Larunbatetan: 8:00etatik 14:30etara.
Garraioa
Merkatuaren alboan Euskotren Tranbiaren Erriberako geltokia du.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz) Erriberako Merkatuaren webgunea
- (Ingelesez) Merkatuaren argazkiak
- Erriberako Merkatua / Mercado de La Ribera
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads