Graz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Graz (alemanez ɡʁaːt͡s ahoskatua) Austriako hiria da, Estiria probintziako (alemanez: Steiermark) hiriburua. Nazioko bigarren hiria da, biztanleriari kasu eginez gero: 250.099 lagun ziren 2008an.
Remove ads
Kokapena
Graz Austriako hego-ekialdean da, Mur ibaiaren ertzetan. Vienatik 200 kilometrora da eta iparraldean Gratkorn, Stattegg eta Weinitzen ditu mugakide; ekialdean Kainbach bei Graz, Hart bei Graz eta Raaba; hegoaldera Gössendorf, Feldkirchen bei Graz, Seiersberg eta Unterpremstätten, eta mendebaldera Attendorf eta Thal.
Geografia
Barrutiak
17 barrutik osatzen dute Graz:

- I. Innere Stadt
- II. St. Leonhard
- III. Geidorf
- IV. Lend
- V. Gries
- VI. Jakomini
- VII. Liebenau
- VIII. St. Peter
- IX. Waltendorf
- X. Ries
- XI. Mariatrost
- XII. Andritz
- XIII. Gösting
- XIV. Eggenberg
- XV. Wetzelsdorf
- XVI. Straßgang
- XVII. Puntigam
Klima
Remove ads
Demografia
Bilakaera historikoa
1869tik 2007ra bitartekoa:[2]
Sexua eta adina
Andreak % 51,97 dira. % 18,14k hogei urte baino gutxiago ditu eta % 64,58 hogei eta hirurogeita bost urte bitartekoak dira; % 17,27 , berriz, 65 urtetik goragokoa da.
Jatorria eta hizkuntzak
Biztanleen % 85 austriarrak dira; % 5 Europar Batasunekoak dira, eta enparauak Europako beste herrialde batzuetakoak eta mundu zabalekoak dira.
Atzerritik etorritakoen jatorriari begira, hona xehetasunak:[3]
Remove ads
Ondarea

Graz hiriaren erdigunea
| Graz hiriaren erdigunea1 | |
Erlojuaren Dorrea, Grazer Schloßberg | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | ii, iv |
| Erreferentzia | 931 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa |
| Koordenatuak | 47°04′13″N 15°26′20″E |
| Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |

Elizak
Gehienak erdigunetik kanpo dira, eta aipatzekoak dira Bihotz Santuarena, San Leonardorena, Marigrünekoa eta Mariatrost basilika.
Gazteluak
Estiriako gaztelurik nabarmenena da Eggenbergekoa. XVII. mendean eraiki zuten, El Escorial monasterioaren diseinuan oinarrituta. Barruan Hans Adam Weissenkircher margolariaren lanak ikus daitezke. Eraikinak 365 leiho ditu, urteak beste egun. Urtean milioi bat bisitarik jotzen dute leku honetara.
Aipatzekoa ere bada Göstingeko gaztelua, hiriaren iparraldera. 1723an tximista batek bete-betean jo zuen eta haren ondorioz eraikuntza erabat desegin zen. Egun hondakinak baino ez dira geratzen.
Hiriaren erdigunean Schloßberg gotorlekua dago, egun parke bat dena.
Remove ads
Ekonomia
2003ko datuen arabera 184.135 pertsonak egiten zuen lan Grazen. Horietatik, % 74 zerbitzu-sektorean aritzen zen. 55.000 behargin hiritik kanpo bizi dira.
Enpresak
Austriako enpresa askok egoitza dute hirian:
- Andritz AG: eraikuntza industrialak sortzen dituen enpresa.
- Kastner & Öhler: saltoki handiak.
- Rail Transport Service: trenbide sare pribatua.
- Styria Medien AG: Hedabidea.
Kanpotik etorritako enpresek ere leku hartu dute Grazen, esaterako:
- Daimler AG
- Heineken
- Hoffmann-La Roche
- Infineon
- Siemens AG
- T-Mobile
Remove ads
Hezkuntza
Unibertsitateak
Lau unibertsitatek 40.000 ikasleri eskaintzen diete zerbitzua. Zazpi biztanletatik bat ikaslea da.

- Karl Franzens Unibertsitatea (alemanerazKarl-Franzens Universität): 1585ean sortua. 20.000 ikasle inguru.
- Unibertsitate Teknikoa (alemaneraz Technische Universität): 7 fakultate eta 9.000 ikasle.
- Medikuntza Unibertsitatea (alemaneraz Medizinischen Universität): 5.000 ikasle inguru.
- Musika eta Antzerki Unibertsitatea (alemanerazUniversität für Musik und darstellende Kunst): 2.000 ikasle.
Liburutegiak
Steiermärkische Landesbibliothek eta Universitätsbibliothek Graz dira liburutegi onenak, 3 milioi liburutik goragoko ondarearekin.
Remove ads
Osasun zerbitzuak
Hiriak 7 ospitale, 10 klinika eta 44 botika biltzen ditu.
Aireportua
Austriako hirugarren aireportu handiena da, hiritik 10 kilometrora hegoalderantz. 2007an 948.000 bidaiari artatu zituen.
Pertsonaia ospetsuak
- Karl Böhm (1894–1981), orkestra zuzendaria.
- Siegmund von Hausegger (1872-1948), compositor y director de orquesta.
- Joseph Marx (1882-1964), musikagilea.
- Harald Posch (1963), aktore eta zuzendaria.
- Hans Rosbaud (1895-1962), orkestra zuzendaria.
- Arnold Schwarzenegger (1947), aktore eta kulturista.
- Roman Wallner (1982), futbolaria.
- Helmut Senekowitsch (1933-2007), futbol jokalari eta entrenatzailea.
Remove ads
Senidetutako hiriak
Coventry (Erresuma Batua), 1948
Montclair (New Jersey) (AEB), 1950
Groningen (hiria) (Herbehereak), 1965
Darmstadt (Alemania), 1968
Trondheim (Norvegia), 1968
Pula (Kroazia), 1972
Trieste (Italia), 1973
Maribor (Eslovenia), 1987
Pécs (Hungaria), 1989
Dubrovnik (Kroazia), 1994
Banja Luka (Bosnia-Herzegovina), 2006
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

