Estitxu Fernandez
Bertsolaria eta kazetaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Estitxu Fernandez Maritxalar (Lesaka, Nafarroa, 1975eko azaroaren 2a) telebista-aurkezlea, kazetaria eta idazlea da. Psikologia ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.
Remove ads
Bizitza
Bertsotarako zaletasuna familiatik datorkio, aitaren aldetik Saibururen birbiloba eta amaren aldetik Markos Maritxalarren iloba da.[1] 90koen hamarkadan Nafarroako Bertsolari Txapelketan 8 aldiz parte hartu eta 1996, 1997 eta 1998ko finaletan kantatu zuen. 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen.
Psikologo lanak utzi eta Euskal Irrati Telebistan lan egiten hasi zen. 2000ko eta 2001eko udetan, ETB 1eko Su Festa telebista-saioa aurkeztu zuen; eta 2001ean, Sorginen laratza telebista-saioa, Xabier Euzkitzerekin eta Klaudio Landarekin batera. Urte horretan ere, Bertatik Bertara saioa aurkeztu zuen, Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2002an Bexamela telebista-saioan agertu zen, eta urtebete geroago, 2003an, Bizizaleak saioan. Ondoren, igande goizetako Kirolez Kirol telebista-saioa, Gaur egun albistegietako kirol-tartea eta Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa aurkezten zituen. 2007ko Gaboneko 2007ko Euskal Kantuen Gaua aurkeztu zuen Julio Ibarrarekin.
Remove ads
Lanak
Telebista
Remove ads
Argitalpenak
- M ama eme ume, Tene Mujika bekari esker, Erika Lagomarekin elkarlanean, 13 emakumeren bizipenetan oinarrituta idatzitako liburua.[2][3]
- Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea [4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads