Etxauriko harria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Etxauriko harria Etxauri herrian (Nafarroa Garaia) dagoen harri landugabe bat da, harri-jasotze probak egiteko erabilia. 136,5 kilo pisatzen du. Irregularra izaki, zaila da jasotzeko.

Datu azkarrak
Remove ads

Historia

Herrian ardo-botilekin harria altxatzeko apustuak egiten ziren aspaldi. 2000. urtean herriko Alberto Lakosta aizkolaria hil zen eta bere omenez 2006an tradizioa berpiztu eta Alberto Lakosta Memoriala antolatu zen[1]. Urtero harri-jasotzaile ospetsuak lehiatzen dira harriari altxaldi gehien nork emango. 2009. urtean harri-jasotzaile bati harria erori zitzaion eta horren ondorioz, hautsi egin zen. Hala ere, konpondu ahal izan zuten.

Errekorra Aimar Irigoienek zeukan 17 jasoaldirekin; baina, 2022an 18 altxaldi egin zituen eta errekor berria ezarri zuen Irigoienek berak.

2023an, gizonezkoen lehiaketarekin batera, antolatzaileek emakumezkoen txapelketari eman zioten hasiera . Emakumezkoen txapelketa jokatzeko darabilten harria Lurgorriako Harria izenekoa da, 68 kilo inguruko pisua duena. Gizonezkoenean bezala, emakumezkoek ere bost minutuko denbora-tartea dute harriari ahalik eta jasoaldi gehien emateko.

Remove ads

Gizonezkoen txapelketa: Etxauriko Harria

Informazio gehiago Urtea, Txapelduna ...
Remove ads

Garaipenak

Informazio gehiago Harri-jasotzailea, Garaipenak ...

Emakumezkoen txapelketa: Lurgorriako Harria

Gizonezkoen Etxauriko harriaren txapelketarekin batera, emakumezko harri-jasotzaileentzat Lurgorriako Harria txapelketa jokatzen da 2023. urtetik aurrera.

Informazio gehiago Urtea, Eguna ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads