Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzo. Historiako zenbait unetan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Herriko euskaldun guztien ordezkaritzat jokatu izan du, nagusiki erbestealdian, garai hartan ez baitzegoen beste erakunde demokratikorik Hego Euskal Herrian.[1][2] Lehendakaria, gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari gorena da, baina Nafarroa Garaikoa ere izan daiteke baldin eta Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra abiaraziko balitz.[3]

Egun, Euskadi nahiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJko Imanol Pradales da.
Remove ads
Hitza
Sakontzeko, irakurri: «Lehendakari»
Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendakari hitza, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua), taldetako edo gobernutako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).
Remove ads
Lehendakaritzaren eginkizunak
Sakontzeko, irakurri: «Lehendakaritza»
Lehendakariak eta sailburuek osaturiko erakundeari Lehendakaritza deritzo, eta bere eginkizuna, Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzea da:
- Harreman sozialak eta instituzionalak eta Euskal Autonomia erkidegoa atzerrian ordezkatzea.
- Garapenerako lankidetzaren eta genero-berdintasunaren arloko politikak.
- Hedabideei informazioa ematea, teknologia berrien garapena eta multimedia ekoizpena.
Lehendakaritza Sailaren egitura
- Lehendakaritza
- Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
- Lehendakariaren Kabinete Zuzendaritza
- Protokolo Zuzendaritza
- Zerbitzu Zuzendaritza
- Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza
- Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritza
- Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza
- Koordinazio Idazkaritza Nagusia
- Koordinazio Zuzendaritza
- Autonomi Garapenerako Zuzendaritza
- Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
- Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
- Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza
- Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
- Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
- Euskadiren Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza
- Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza
- Euskadiren Txile eta Peruko Ordezkaritza
- Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza
- Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza
- Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusia
- Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza
- Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
- Komunikaziorako Zuzendaritza
- Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza
- Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
Remove ads
Eusko Jaurlaritzako lehendakarien zerrenda
Artikulu nagusia: «Zerrenda:Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak»

Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen lehendakaria izan zen, 1937an Gerra Zibila galdu ostean, Francisco Francok autonomia desegin zuen arte.
Franco hil ostean Eusko Jaurlaritzak izan dituen sei lehendakarietatik, bost EAJ alderdikoak izan dira, eta bestea PSE-EEkoa.

Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads