Pago

zuhaitz mota. Hostogalkor, hostoerorkor, kaduzifolio From Wikipedia, the free encyclopedia

Pago
Remove ads

Pagoak Fagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hostoerorkorrak dira, Europa, Asia eta Ipar Amerikakoak. Euskal Herrian genero honetako espezie bakarra dago, pago arrunta (Fagus sylvatica), edo, besterik gabe, pago deitua.[3]

Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Espezieak ...

Fagus generoko zuhaitzek hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak dira, arrak gerbetan elkartuak, udaberrian agertzen dira hosto berriak haizearen bidez berehala polinizatzen dira.

Thumb
Pagatxa edo pagazia, pagoaren fruitu jangarria.

Fruituak, pagatxak edo pagaziak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira: jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak).

Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da, Euskal Herriko pago mota bera. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa haren jaioterrian.

Lepidoptero batzuek pagoak janaritzat erabiltzen dituzte, besteak beste, Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hegoaldeko pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan dira.


Thumb
Pago arrunten pagadia


Thumb
Entziako pagoak. Txumarregi.
Thumb
Fagus sylvatica. Pagoaren hostoak eta fruituak, pagatxak.
Remove ads

Izena

Zuhaitzaren euskal izena latinezko fagum izenetik dator. Bestalde, euskalkietan, euskara baturako hartu den pago forma orokorrenaz gainera, bago, fago eta phago formak ere daude.[4]

Pagadiak

Pagadiak dira zuhaitzon basoak. Euskal Herrian, zabalena Iratiko oihana da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads