Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Remove ads

Fernando I.a Habsburgokoa (Alcalá de Henares, Gaztelako Koroa, 1503ko martxoaren 10a - Viena, 1564ko uztailaren 25a[1]) Austriako artxidukea (1521-1564), Bohemiako eta Hungariako erregea (1526-1564), Alemaniako erregea (1531-1564) eta, bere anaia Karlos V.ak koroa utzi ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1558-1564) izan zen[1].

Datu azkarrak Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, Hungariako erregea ...
Remove ads

Bizitza

Espainian hezi zen. Karlos V.ak habsburgotarren bost estatuen jabetza aitortu zion (Wormseko Hitzarmena) eta Hego Alemania, Tirol eta Goi-Alsaziako gobernadore izan zen. Hungariako Ana Jagellonekin ezkondu zen 1521. urtean, eta Bohemia eta Hungariako errege hautatu zuten Luis II.a hil ondoren (1526), Joan Szápolyairen ordez. Berehala aurre egin behar izan zion turkiarren erasoari (1529an setiatu zuten Viena). Budako gudua galdu (1541) eta zortzi urteko su-etena izenpetu zuen (1562). Turkiarrei zerga ordaindu eta Szápolyai Transilvanian onartu behar izan zuen. Humanismoak bultzaturik irekia zen protestanteekin. Horretarako, Suitzako bost kantoiekin Batasun kristaua osatu (1529) eta txekiarren matxinada zapaldu bazuen ere (1547), Eliza eraberritzen eta protestanteak eta katolikoak elkarri hurbilarazten saiatu zen. Ratisbonako Batzarrean (1524) parte hartu ondoren, Trentoko Kontzilioan bere ideia eraberritzaileak ezartzen saiatu zen. Augsburgoko Bakean parte hartu zuen (1555) eta protestanteen aldeko begiramena eskaini zuen.

Remove ads

Zuhaitz genealogikoa

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads