Festo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Festomap
Remove ads

Festo edo Phaistos (grezieraz: Φαιστός, feˈstos ahoskatua; antzinako grezieraz: Φαιστός, pʰai̯stós) ahoskatua: latinez: Phaestus), zibilizazio minoikoaren gune garrantzitsuenetakoa izan zen eta aldi berean Kreta hegoaldeko hiri aberats eta boteretsuena. Uharteko hiri zaharrenetakoa da.

Datu azkarrak Festo Φαιστός, Aztarnategi arkeologikoa ...

Kondairaren arabera Festos hitza du jatorria, Kretara alde egin zuen Heraklesen semeren izena hain zuzen ere. 

Remove ads

Historia

Neolito garaitik bertan bazen biztanleria. Hiri minoikoak, jauregi inguruan hedapen handia izan zuen baina K.a. XV. mendean suntsitua izan zen. Hala ere, hiriak gutxienez K.a. VIII. mendera arte zutik eta biztanleriarekin iraun zuen eta Homeroren  Iliadan[1] aipatu zuten. Geroago jauregi zaharraren hegoaldean, Rea deritzon tenplua eraiki zuten eta hiri berri eta aberatsa berriro bihurtu zen. Gaur egun garai honetako etxeen hondakinak bertan diraute, jauregiaren mendebaldean. K.a. II. mendean, aldameneko Gortinak, hiria suntsitu egin zuen eta bere lurraldeen menpe geratu zen.[2]

Remove ads

Arkeologia gunea

Indusketa arkeologikoak, 1884. urtean F. Halbherrek hasi zituen, ondoren Atenasko italiar arkeologia eskolak jarraitu zituen (zuzendaria F. Halbherr eta L. Pernier) 1900-1904 tartean , eta azkenik Doro Levik 1950-1971. urtera. Indusketa hauetan jauregi zaharra, errege auzoa eta jauregi berriaren biltokiak aurkitu zituzten.

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads