From Wikipedia, the free encyclopedia
Global Positioning System (GPS) edo Kokapen Sistema Globala, satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du metro edota zentimetro gutxiko akatsarekin[1]. Sistema hau Belgikako eta Frantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
GPS sistema 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurra 20.000 km-ko altitudearekin orbitatzen dute. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat lortzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin GPSak atzerapena kalkulatzen du eta triangulazio prozesuaren bidez, haren kokapen zehatza lortzen du.
Antzinako SESBak antzeko sistema bat zuen, GLONASS izenekoa, gaur egun Errusiak kudeatua. Gaur egun, Europar Batasunak bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortu du, Galileo kokapen proiektua. 2016 urtean guztiz martxan jarri zena[2]. Txinatako Herri Errepublikak ere sistema propioa garatu du, BeiDou izenekoa[3].
1973an Estatu Batuetako Defentsa Sailak Global Navstar kokapenerako sistema sortu zuen, nabigazioko arazo gero eta ugariagoak konpontzeko asmoz. Berehala lortu zuen arrakasta Eskaintzen zituen zerbitzuak erabiltzeko ekipo txiki eta merkeak behar direnez, erabilera berri ugari aurkitu zaizkio.
Bi motatakoak daude: SPS (Standard Positioning Service, Kokapenerako Zerbitzu Estandarra), kokaera 100 metroko zehaztasunez ematen duena, eta PPS (Precise Positioning Service, Kokapen Zehatzerako Zerbitzua), 20 metro baino gutxiagoko zehaztasunez eman dezakeena. Azken hori Estatu Batuetako militarren eta beren aliatuen esku bakarrik dago. Badira zehaztasuna hobetzeko teknikak ere, GPS diferentziala (DGPS) adibidez, 3 metroko zehaztasuna lor dezakeena, eta teknika garraiatzaileak, 1 cm-ko zehaztasuna dutenak. Erabiltzaile guztien eskura daude SPS, DGPS eta teknika garraiatzaileak.
GPS sateliteek ordulari atomiko zehatzak dituzte. Satelitetik erabiltzailearenganaino informazioa igortzeko behar izan den denbora kontuan hartuz, erabiltzaileak satelitearen kokapena kalkulatzen du, eta hiru sateliterekiko duen distantzia kalkulatuz, bere kokapen zehatza hiru dimentsiotan ezagutu dezake. Distantzia zuzenean kalkulatu nahi badu, erabiltzaileak GPSarekin sinkronizatutako ordulari atomikoa behar du. Latitudea, longitudea, altitudea eta denbora neurtzeko, lau satelite erabiltzen dira. Horrez gain, GPSaren erabilerarako bi eremu nagusi bereizten dira: kokapena satelite bidez soilik ezagutzen duen sistema, batetik, eta kokapena errepikatzaile finkoz eta satelitez ezagutzen duena bestetik. Lehenengo sistema itsasoan erabiltzen da gaur egun batez ere, itsasoan errepikatzaile finkorik jar ezin daitezkeelako. Lehorrean, berriz, geroz eta zabalduago daude haien latitude eta altitude zehatza finkaturik duten errepikatzaile finkoak, eta errepikatzaile horiek erreferentzia gisa harturik itsasoan baino askoz ere zehaztasun handiagoz ezagutu daitezke une oro edozer gauzaren latitude eta altitudeak; merkatuan saltzen diren lehorrerako GPS arruntek, kamioietan edo autoetan jar daitezkeenek, mendizaleek edo topografoek erabiltzen dituztenek, metro bateko zehaztasuna ematen dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.