Galiera

antzinako hizkuntza zelta From Wikipedia, the free encyclopedia

Galiera
Remove ads

Galiera edo Galiako zelta antzinako hizkuntza zelta izan zen, latina gailendu baino lehen Galian hitz egiten zena. VI. mendean desagertu bazen ere, haren aztarna batzuek iraun dute Europako zenbait hizkuntzatan eta toponimian.[1] Lepontiera eta galaziera ahaide hurbilak zituen.[2]

Thumb
La Graufesenquen aurkitutako platen batean egindako galierazko inskripzioa, latindar letra etzanaz egina.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Hiztunak ...

Hutsune handiak daude galieraren gaineko ezagueran. 800 idazkun inguru ezagutzen dira:[3] eskaintzak, epitafioak, jabetza-akordioak, eta baita lege eta erlijio agiriak ere. Larzac-eko eta Chamalièresko berunak, Lezouxeko platera eta Colignyko Egutegia dira luzeenak.

Remove ads

Idazkera

Hiru alfabeto erabili ziren galiera idazteko:[2]

Luganoko alfabetoa

K.a. VII-V. mendeen artean, Luganoko alfabetoa erabili zen Galia Zisalpinoan lepontiera idazteko; hauxe xen:

𐌀 𐌄 𐌉 𐌊 𐌋 𐌌 𐌍 𐌏 𐌐 𐌓 𐌔 𐌕 𐌈 𐌖 𐌅 𐌗 𐌆

Luganoko alfabetoak ez zituen ezberdintzen herskari ahostun eta ahoskabeak; beraz, 𐌓 /b/ edo /p/ izan daiteke; 𐌕, /t/ edo /d/; eta 𐌊, /g/ edo /k/. 𐌖 /u/ eta 𐌅 /w/ ezberdintzen ziren. 𐌈, ziur aski, /t/-rako erabiltzen zen, eta 𐌗 /g/-rako.

Alfabeto grekoa

K.a. III. mendetik aitzina, ekialdeko alfabeto grekoa erabili zen Galia Narbonensisen:

α β γ δ ε ζ η θ ι κ λ μ ν ξ ο π ρ ϲ τ υ χ ω

χ [χ]-rako zen, θ ts-rako, ου /u/, /ū/ eta /w/-erako; ε /e/ labur eta /ē/ luzerako; eta ο /o/ labur eta /ō/ luzerako. Azpimarratu behar da sigma ϲ dela (lunate sigma) ekialdeko alfabeto grekoan.

Latindar alfabetoa

K.a. 58-50ean Erromak Galia beretu ostean, galiarrak latindar alfabetoa erabiltzen hasi ziren:

A B C D Ð E F G H I K L M N O P Q R S T V X Z
a b c d ð e f g h i k l m n o p q r s t v x z

G eta K irizpide zehatzik gabe erabili ohi ziren. Ð/ð, ds eta s /ts/ edota /dz/ adierazteko erabil zitezkeen. X/x [χ] edo /ks/ zen. Q gutxitan erabiltzen zen (Sequanni, Equos), eta baliteke arkaismoa izatea. Ð eta ð baliatzen ziren Tau Gallicum hizkia irudikatzeko.

Remove ads

Fonologia

Bokalak

Bost bokal labur eta beste bost luze zituen:[2]

Informazio gehiago Mota, Aitzinekoak ...

Kontsonanteak

Informazio gehiago Mota, Biezpainkariak ...
  1. [x] /k/-ren alofonoa zen /t/-ren aurrean.
Remove ads

Gramatika

Lexikoa

Zenbakiak

La Graufesenque graffitiko ordinalak:

Hilak

Colignyko Egutegiaren arabera, urtea 12 hilabetetan banaturik zegoen, eta beste bi hilabete tartekaturik zeuden bost urteko zikloan:[2]

  • X.., lehenbiziko urtean tartekatutako hilabetea
  • Samonios, azaroa
  • Dumannios, abendua
  • Rivros, urtarrila
  • Anagantio, otsaila
  • Ogronnios, martxoa
  • Cutios, apirila
  • Ciallos, hirugarren urtean tartekatutako hilabetea
  • Giamonios, maiatza
  • Simivisonnios, ekaina
  • Equos, uztaila
  • Elembivios, abuztua
  • Edrinios, iraila
  • Cantlos, urria
Remove ads

Bibliografia

  • Delamarre, X. (2003). Dictionaire de la Langue Gauloise (2. arg.). Paris: Editions Errance. ISBN 2-287772-237-6
  • Lambert, Pierre-Yves (2003) La language gauloise (2. arg.) Paris: Editions Errance. ISBN 2-87772-224-4
  • Meid, Wolfgang (1994) Gaulish Inscriptions. Budapest: Archaeolingua. ISBN 963-846-06-6
  • Sims-Williams, Patrick (2003) The Celtic Inscriptions of Britain: phonology and chronology, c.400-1200 Oxford: Blackwell. ISBN 1-4051-0903-3
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads