Go!azen (telesaila)
Euskal Irrati Telebistak igorritako telesaila From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Go!azen ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak[1] eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz. 2008an sortu zen filma eta zinema aretoetan estreinatu. Gero 2009an EiTBk emititu zuten.
Film honen arrakastaren ondorioz, ETBk 2009an Go!azen 2.0 telesaila sortu zuen, eta bertan pelikulako pertsonaia gehienek hartu zuten parte. Urteak pasa eta gero, 2016an telesaila berreskuratu zuten eta Go!azen 3.0 telesaila sortu zuten pertsonaia berriekin.[2] Azkeneko denboraldi hau oso arrakastatsua izan zen eta hurrengo urtean, 2017an Go!azen 4.0 estreinatu zuten.[3]
Laugarren denboraldiak ere datu onak eman zituen. Go!azen 4.0ko azkeneko atalak telesailaren historian izan duen audientziarik onena lortu zuen. 2018ko otsailaren 2an eskaini zuten atalak %9,2ko kuota lortu zuen eta euskaldunen artean %21,8koa.[4]
Telesailak duen arrakasta ikusita, hurrengo urteetan ere dinamika berarekin segitu zuten: udan grabatu eta udazkenean emititu. Go!azen 5.0 2018ko azaroaren 16an estreinatu zen. Denboraldi hau izan zen 2016an hasitako etaparen amaiera. Hiru urte horietako aktore gehienak joan ziren berriak etortzeko.
Go!azen 6.0 beraz goitik behera aldatuta iritsi zen. Ia protagonista guztiak aldatu baitzituzten. Denboraldia 2019ko azaroaren 22an hasi ziren ematen eta bataz-beste, %34,6ko kuota lortu zuen 4-12 urte arteko haurren artean. Hala ere, ordurarteko audientzia daturik kaskarrenak izan zituen denboraldi honek. Dirudienez aldaketek ez zioten onik egin telesailari.[5]
2020an, koronabirusaren pandemia iritsi zenean, telesaileko aktoreek saio berri bat egin zuten: Go!azen etxean. Bertan, Basakabiko ikasle eta ikasle ohiek itxialdia nola zeramaten erakusten zuten. Telesaileko pertsonaiek Skype bidez elkarrekin elkarrizketak egiten zituzten, norbere etxetik. Lehenengo atala martxoaren 25ean eman zuten eta ordutegia etengabe aldatu: lehenengo bi atalak asteazkenetan 22:30etan. Hurrengo hirurak igandetan 21:00etan. Eta seigarrenetik larunbatetara pasa zuten.
Goǃazen 7.0 pandemia garaian grabatu zuten eta 2020ko azaroaren 20an estreinatu zen.[6] 2021eko otsailean amaitu zen eta Go!azenen historiako audientzia daturik kaskarrenak lortu zituen. Telesailaren arduradunek ordea, hurrengo denboraldi bat (Goǃazen 8.0) prestatzen hasi zirela iragarri zuten, EITBko zuzendaritzaren erabakiaren zain. Azken atala igorri ondoren, EITBk denboraldi berri bat egingo zela iragarri zuen, baina B plan bat ere prestatu zuen.[7] Euskal Telebistak, Go!azenen etorkizuna arriskuan ikusi zuenez, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen: Irabazi arte!.
Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fikzio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! Go!azen 8.0 2021eko azaroaren 19an estreinatu zen eta telesailaren historiako audientzia daturik onenak eman zituen. Beraz, 2022ko urtarrilean Goǃazen 9.0 denboraldia egingo zela aurreratu zuen ETBren zuzendaritzak.[8] Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.
Go!azen 9.0 2022ko azaroaren 18an estreinatu zen eta 2023ko otsailaren 3an amaitu. Aurreko denboraldiarekin alderatuta audientzia datuak asko jaitsi ziren, erdira baino gehiago. Urte horretako Irabazi arte! telesailaren 2. denboraldiak baino audientzia okerragoa eman zuen. Hala ere ETBk Go!azen 10.0 egingo zela erabaki zuen. Hamargarren denboraldian 100. atalera iritsi zen telesaila.
11. denboraldiko grabaketa 2024ko ekainaren 24an hasi zen
Remove ads
Audientzien eboluzioa denboraldiz denboraldi
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Go!azen (2008)
Go!azen gazte talde baten bizipenak kontatzen dituen ETB 1eko euskal film musikala da. Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EITBk ekoiztu zuten 2008. urtean, eta genero horretako lehendabiziko euskarazko filma izan zen. Filmaren grabaketa 2008ko uztailaren 14tik abuztuaren 8ra egin zuten Azpeitia inguruan.[9]
Telebistarako sortutako 90 minutuko filma zen. 2008ko azaroaren 13an estreinatu zuten Donostian eta gero herriz herri ibili ziren pelikula aurkezten.[10] Telebistan 2009ko urtarrilaren 5ean estreinatu zuten, Errege Egun bezperan, eta sekulako arrakasta izan zuen. 1998. urteaz geroztik ETB 1en gehien ikusi zen filma izan zen.[11] Orduan, sortutako ikusmina zela eta, zinema-aretoetara ere eraman zuten filma. Hilabete batean filmak 8.000 DVD eta 6.000 CD saldu zituen.[12]
- Argumentua: "Basakabi" izeneko udaleku batean 16 urteko mutil-neska talde baten istorioa azaltzen du. Hantxe Iratik (Barbara Rivas) eta Beñatek (Iñigo Azpitarte) amodioa ezagutuko dute eta arazoak izango dituzte: zuzendariaren diziplina, kideen bekaiztuak, eta abar.
Go!azen 2.0 (2009)
Go!azen filmaren arrakastaren ondoren, EITBk Go!azen 2.0 telesaila atera zuen 2009. urtean. Kapitulu hauetan, filmean azaltzen ziren pertsonai berek hartu zuten parte. Lehenengo atala 2009ko urriaren 9an emititu zen eta ikuslearen aldetik oso harrera ona izan zuen.
- Argumentua: Filmaren amaierako funtzioak izan zuen arrakasta eta gero, Gorkaren aitak Basakabi institutu musikal bihurtzea proposatzen du. Zuzendariak ez du oso ondo ulertzen proiektua, baina eskaintza onartzen du, lor dezakeen dirua baitauka buruan. Baina beldur da aldaketak ez ote dion betiko diru-iturria itxiko. Ikastetxeko arau berrietara ohitu arteko sufrimenduen eta gertaeren kontakizuna da telesailaren ardatz komikoetako bat.
- Izen bereko filmaren espiritu berari eusten dio, eta hango istorioaren segida da. Ikasleek beste uda bat pasatuko dute Basakabiko udalekuan, eta telesailak haien maitasun istorioak, haserreak eta adiskidetzeak kontatuko ditu, kantak eta dantzak tartekatuz. Filmeko udatik urtebetera hasten da telesaila. Tarte horretan, pertsonaiak dezente aldatu dira.
Go!azen 3.0 (2016-2017)
Go!azen 2.0 amaitu eta sei urtetara EiTBk 2016an telesaila berreskuratu zuen. Denboraldi honek Go!azen 3.0 izena zuen eta Pausoka Entertainment izan zen ekoizlea. Bigarren denboralditik hirugarreneta urte batzuk pasa zirenez, Basakabi berrituta itzuli zen, ikasle berriekin. Sasoi honetan aktore gehienak berriak izan ziren. Errepikatu zutenak "Zuzen" (Ramon Agirre), Irati (Barbara Rivas) eta "Desi" (Inma Fernandez) izan ziren. Hamar atal egin ziren, bakoitza 80.000 euroko kostuarekin.[13]
Denboraldi honetako atalak 2016ko uztailaren 26an hasi ziren grabatzen. Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben komentua izan zen grabazio gune nagusia, baina, horrez gain, Donostian ere filmatu zituzten atal berrietako irudiak. Lehenengo emisioa berriz, 2016ko azaroaren 18an izan zen. ETB 1en, 10 kapitulu izan zituen denboraldiak.
- Argumentua: Zortzi urte geroago berriro zabaldu dute Basakabi udalekua, ikasle talde berri bat hartzeko: Haizea eta Elene bikiak, Eli eta Gari, besteak beste. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. Udalekuaren buru Zuzen izango da, eta, Irati Ibarbia, bere garaian udalekuko ikasle izandako neska, unibertsitatea amaitu berri duen irakasle bezala dator orain Basakabira. Helduen artean Peter 'Peio' irakasle irlandarra eta Begoña Garate garbitzailea dira aurpegi berriak, eta Desi Iratiren lagun gisa itzuli da udalekura. Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak kontatzen ditu oraingoan ere fikzioak. Umorea, maitasuna eta musika tartekatzen ditu telesailak.
- Denboraldiaren estreinaldia: Go!azen telesailak Euskararen Txantxangorria ekimenean parte hartu zuen 2016ko udan, kanpainako abestiarekin bideoklip bat eginez.[14] Uztailaren 21ean, bideoklip hori Donostiako Kursaalean ,egindako ekitaldi batean aurkeztu zuten. Bertan izan ziren telesaileko aktoreetako batzuk, tartean, Paula eta Aitana Etxeberria (Twin Melody ahizpak), Barbara Rivas, Borja Uribesalgo eta Ramon Agirre.
- 2016ko irailaren 9an, telesailaren lehen atala Gasteizko FesTVal jaialdian aurrestreinatu zen. Bertan saioko hainbat aktore egon ziren. Ekitaldi horretako sarrerak EiTBren webgunean izen eman zutenen artean zozketatu ziren.[15] Urriaren 6an Bilbon emititu zuten lehen atala aktoreak bertan zirela; eta urriaren 11an, Donostian. Ondoren Euskal Herriko hainbat herritan aurrestreinatu zen kapitulua: Zarautz, Andoain, Sondika, Azkoitia, Ermua... Baita ere, antzerki saioetan oinarriturik, Euskal Herriko, hainbat herritan egin dituzte antzezlanak.[16]
Go!azen 4.0 (2017-2018)
Aurreko denboraldiaren arrakastari esker, ETBk telesailarekin jarraitzea erabaki zuen. Go!azen 4.0-ko atalak 2017ko ekainaren 20an hasi ziren grabatzen, eta abuztuaren 25ean amaitu ziren. 13 ataleko denboraldia 2017ko azaroaren 3an hasi ziren emititzen ETB 1en, eta 2018ko otsailaren 2an bukatu zen. Lehen atalerako Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako Goǃazen kantaren bertsioa prestatu zuten. Denboraldi honetako atal batean Kukai dantza taldeak parte hartu zuen ("Ozen oihukatu" abestian). Bestalde, Iker Lauroba musikariak eta Karlos Nguema telesaileko koreografoak cameo bat egin zuten Donostian grabatutako sekuentzia batean ("Txanpon baten truke" abestian).
Denboraldi honek audientzia datu bikainak izan zituen. %5,8ko kuota eta euskaldunen artean %15,6koa izan zituen bataz beste. Haurren artean gainera lidergoan segitu zuen. 4-12 urteko haurren artean %43,2ko kuota lortu zuen eta 13-18 arteko gazteen artean %14,3koa.
Bago!az
Go!azen 4.0n aurreko denboraldiko pertsonai gehienek jarraitu zuten, eta berri batzuk ere sartu ziren. Horietako bat, Naia Badiola (Iholdi Beristain) izan zen. Iholdik Bago!az saioari esker lortu zuen denboraldi honetako pertsonaiatako bat izatea. Bago!az 2017ko otsailetik maiatzara arte emititu zen ETB 1eko saioa izan zen. Zuriñe Hidalgo abeslariak aurkeztu zuen talent-showa eta irabazleak Go!azen 4.0 telesailean protagonista izatea zuen sari.[17]
Sakontzeko, irakurri: «Bago!az (telebista saioa)»
Go!azen 5.0 (2018-2019)
Euskal Telebistak Go!azen 5.0 izango zela iragarri zuen aurreko denboraldiko arrakasta ikusita. Grabaketak 2018ko udan burutu zituzten, eta emisioa berriz 2018ko azaroaren 16an hasi zen. Hamahiru atal egin ziren, bakoitza 95.000 euro inguruko kostuarekin.[13] Aurpegi berrien artean Iker Villa abeslaria eta Itziar Urretabizkaia aktorea daude, besteak beste. Xabi Solanoren laguntza izan dute musikarekin, eta telesailerako bi kanta propio konposatu ditu: "Basakabiko atarian", lehen atalean abestu zuten lehen kanta; eta "Kulunka goxoan", denboraldiko azken atalean Iholdi Beristainek eta Beñat Iturbek abestua.[18]
Denboraldian zehar jorratuko diren gaiei dagokienez aurrekoetan baino gai pisutsuagoak landuko direla adierazi dute zenbait aktorek, hala nola bullying-a edo homosexualitatea.[19] Jabi Elortegi zuzendariaren hitzetan "Euskal Herriko kaleko bizitzaren ahaide izaten" saiatuko dira, eta jorratuko diren beste gai batzuk sakelako telefonoaren erabilera zein sare sozialen arriskua izango dira.[20]
Denboraldiko azken atalaren aurrestreinaldia eskaini zuten otsailaren 14an Hendaian, telebistan emititu baino egun bat lehenago, Seaskaren 50. urtemugaren harira. Sarrerak agortu egin ziren, eta ekitaldian zenbait aktorek parte hartu zuten.[21]
2019ko urtarrilaren 25ean zabaldutako bideo batean Ainhoa Larrañagak bere azken denboraldia izango zela eman zuen aditzera. 2019ko otsailaren 14an Gure Kasa saiora Ainhoa eta Maria Redondo joan ziren gonbidatu, eta beste zenbait aktorek ere ez zutela hurrengo urtean jarraituko esan zuten. Otsailaren 15ean, denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago euren Instagram kontuetan telesaila agurtu zuten Aritz Mendiola, Miren Arrieta, Iholdi Beristain, Beñat Iturbe, Oihan Moreno, Asier Burguete eta Iker Villa aktoreek, euren azken denboraldia izan zela adieraziz. Era berean Nerea Mazok telesaila azkenaurreko atalean utzi zuen bere pertsonaia (Nikole) Basakabitik joan baitzen, eta Maria Redondok hurrengo egunean zabaldu zuen bere agurra, nahiz eta hurrengo denboraldian jarraitu.
Bago!az 2.0
Go!azeneko 5. denboraldiko protagonistetako bat aukeratzeko Bago!azen bigarren edizioa egin zen. Edizio honetan aurrekoan baino lehiakide gehiago aritu ziren aktore izateko lehian. 32 lehiakideetatik Maria Redondo izan zen irabazlea. Hori dela eta, sari bezala Zuriñeren papera egin zuen Go!azen 5.0n. Talent showaren edizio hau 2018ko otsailetik maiatzara emititu zen ETB 1en.[22]
Sakontzeko, irakurri: «Bago!az (telebista saioa)»
Go!azen 6.0 (2019-2020)
Go!azen 5.0 estreinatu aurretik, Euskal Telebistak martxan jarri zuen DantzanGo! lehiaketa. Irabazleentzat sarietako bat Go!azen-en hurrengo denboraldian dantza egitea izango zela iragarri zuten, eta beraz Go!azen 6.0 egingo zela baieztatu zuten. Denboraldi honetan telesaila goitik behera aldatuko da, grabaketak egiten diren Azpeitiko eskola botatzekotan baitaude, etxeak eraikitzeko. Ainhoa Larrañaga aktoreak esan zuenez Basakabi ez badago agian ez da udaleku erlijioso bat izango, baina edonola ere Goǃazen-ek jarraipena izango du.[23] Era berean Ainhoa Larrañagak denboraldi honetan jarraituko ez zuela adierazi zuen, eta erabat baieztatu ez bazuen ere aurreko denboraldietako pertsonaia gehienek ere ez zutela jarraituko eman zuen aditzera. Aktore gehienek ez zutela jarraituko Goǃazen 5.0 amaitzearekin baieztatu zen. Beraz, aurrekoarekin jarraipena izan arren pertsonaia eta istorio berriak espero dira denboraldi honetan.
Denboraldi honetako lehen atalaren izenburua "Lehen eguna!" dela eman zuten aditzera gidoiak jada bukaturik zeudela jakinaraztean, 2019ko martxoan.[24] Pertsonaia berrien izenak ere eman zituzten aditzera.[25]
EITBren Goǃazen aplikazioaren bidez Goǃatsapp mezuetan Basakabiren etorkizunari buruzko mezuak zabaldu zituzten, Zuzen (Ramon Agirre) jubilatu egingo zela eta zuzendari postua Amaiak (Itziar Urretabizkaia) hartuko zuela esanez. Gainera, hurrengo udan Zuri (Maria Redondo) begirale lanetan arituko zela ere esan zuten. Hala ere, ez dago baieztatuta Goǃazen 6.0 denboraldian istorio hauek jorratuko direnik.
Kasting prozesua burutu ondoren grabaketak ekainaren 18an hasi zituzten. Denboraldi honetan Jabi Elortegik zuzendari postua utzi du beste telesail bat zuzentzeko, eta haren ordez Itziar Gomez eta Javier Garcia de Vicuña arituko dira zuzentzen. Denboraldiak 13 atal izango ditu, eta grabaketak bederatzi astez luzatuko dira Donostian, Azpeitiko Esklaben komentuan eta Oiartzunen.[26] Aktore gazteen artetik Maria Redondok baino ez du errepikatuko, eta aurpegi berriak Dánae Riaño, Esti Lopez, Markel Sainz, Kimetz Renteria, Xabi Rodríguez, Andrea Mora, Nikola Zalduegi, Lorea Intxausti eta Xanti Korkostegi izango dira.[27] Halaber, helduen artean Xabi Donosti eta Iban Malo batuko zaizkie Inma Fernandez, Karmele Larrinaga eta Itziar Urretabizkaiari.[28] 2019ko ekainean hasi zen denboraldi berriko promozioa, besteak beste Bilboko metroan pertsonaia berrien irudiekin publizitatea ezarriz.
Trama berriei dagokionez pertsonaia berrien artean transexual bat (Kimetz Renteria) eta neska islamiar bat (Andrea Mora) agertu ziren, eta Gomez zuzendariak esan zuenez "sare sozialetan biral egiten diren bideoen arriskuez" ohartaraziko da.[28] Uztailaren 10ean kaleratu Iker Laurobaren Zatoz gurekinǃ kantaren bideoklipa, eta atal berrien emisioa azaroan hasi zen.
Grabaketak ekaina eta uztaila bitartean gauzatu ziren, Azpeitian, Oiartzunen eta Donostiako La Asunción ikastetxean, besteak beste. Urriak 12an BECen egin zen EITB Jaian lehen atalaren aurrestreinaldia egin zen, eta estreinaldia azaroaren 22an izango dela iragarri zen.[29] Era berean, telesailaren babesleek zenbait aurre-estreinaldi antolatu zituzten.[30] Aurreko denboraldietan protagonista izan ziren Ainhoa Larrañaga, Aritz Mendiola, Beñat Iturbe eta Ramon Agirre aktore gonbidatu gisa itzuli ziren lehen atalean.[31] Denboraldian zehar hainbat aktore gonbidatu agertu ziren, besteak beste Martxelo Rubio, Edurne Agirrezabala eta Karmele Aranburu.
Azken atala 2020ko otsailaren 21ean emititu zen. Egun berean telesaileko aktoreekin atalaren estreinaldia antolatu zuten Tabakaleran.[32] Egun bat lehenago, otsailaren 20an, atalaren aurrestreinaldia egin zen Hendaian, aktoreekin batera, Herri Urratsen alde. Era berean, denboraldi berri bat egingo zela baieztatu zen.[6]
Denboraldi honek ordea ez zuen aurrekoek bezain ongi funtzionatu. Audientzia datuak txikiagoak izan ziren aurreko denboraldiekin alderatuta.
DantzanGo!
Bago!az lehiaketarekin telesailerako aktore bat aukeratzen den bezala, 2018ko irailean DantzanGo! estreinatu zuten ETB 1en. Bertan dantzariak aritzen dira lehian eta talent show honetako irabazleak Go!azen 6.0n dantzaria izatea izan zuen sari.[33] Barakaldoko B Wild taldeak irabazi zuen lehiaketa, beraz haiek agertuko dira Go!azen 6.0-n.
Sakontzeko, irakurri: «DantzanGo! (telebista saioa)»
Bagoǃaz 3.0
Goǃazen 6.0 denboraldiko protagonistetako bat aukeratzeko Bagoǃaz lehiaketaren hirugarren edizioa egin zen. 2019ko otsailaren 27an estreinatu zen ETB 1en, eta finala maiatzaren 31n eman zuten. Dánae Riaño gazte irundarrak irabazi zuen; beraz, bera izango da Goǃazen 6.0 denboraldiko aktoreetako bat.
Sakontzeko, irakurri: «Bago!az (telebista saioa)»
Goǃazen etxean
Koronabirusaren pandemiak sortutako egoera zela eta Pausoka ekoiztetxeak eta ETBk saio berezi batzuk prestatzea erabaki zuten. 2020ko martxoaren 25ean hasi ziren emisioak.[34] Telesaileko protagonistek itxialdian zehar duten bizimodua kontatzen zioten elkarri, eta aurreko denboraldietako aktore batzuk ere itzuli ziren, tartean Ainhoa Larrañaga (Eli), Asier Burguete (Markel), Miren Arrieta (Ane), Aritz Mendiola (Gari), Iholdi Beristain (Naia) eta Nerea Mazo (Nikole).[35] Atalak asteazkenetan estreinatzen ziren 22ː30etan, eta igandeetan errepikapenak eman telesailaren ohiko ordutegian, 21ː00etan. Guztira, 55 minutu eta ordu bete (60 minutu) inguruko bederatzi saio eskaini ziren, ETB1-en.[36]
Goǃazen 7.0 (2020-2021)
Aurreko denboraldia amaitzear zegoela ekoiztetxeak atal berriak egingo zirela iragarri zuen. 2020ko martxoan trama berriak idazten ari zirela jakinarazi zuten, eta pertsonaia berriak sartzeko asmoa ere bazutela adierazi zuten telesailaren arduradunek.[6] Pertsonaia berriak gehitu arren, casting prozesu baten bidez hautatuak, Go!azen 6.0-ko aktore asko itzuliko dira denboraldi honetan.[37][38]
Xabi Rodriguez (Aimar), Andrea Mora (Sara), Kimetz Renteria (Gabo) eta Iban Malo (Musa) aktoreek ez dute jarraituko, eta hiru ikasle berri egongo diraː Enara (Aitziber Errazkin), Luken (Ander Lacalle) eta Garazi (Nerea Elizalde). Horretaz gain Endika Zamalloa aktoreak Aitor pertsonaiarena egingo du, mantenimenduko arduradun berria izango dena, eta Maria Cruickshank ingeles irakasle berria izango da. Asier Burguete aktorea ere itzuliko da Markel Aranbururen paperean, oraingoan ikaslea izan ordez bekadun lanetan.[39] Aktore gonbidatuen artean Iñigo Larrinaga dago.
Goǃazen 7.0 denboraldia 2020ko udan grabatu eta udazkenean estreinatuko da. Grabaketa-prozesuan neurri bereziak hartuko dira COVID-19aren pandemia dela eta, beraz ohi baino prozesu luzeagoa izango dela aurreikusten da. Besteak beste aktore guztiei koronabirus probak egin zizkieten, eta lantaldeko kideek uneoro zein aktoreek grabaketetako etenaldietan maskara jantzi behar dute. Hala ere estreinaldia azaroa erdialderako aurreikusita dago, aurreko denboraldietan bezala.[40][41] Grabaketak Donostian eta Azpeitian egingo dira, ekainaren 29an hasi ziren eta 10 astez luzatuko dira, irailaren 4ra arte.[42]
Denboraldiaren bideoklipa ("Kalera irten gara", Iker Laurobak egina) uztailaren 9an estreinatu zen.[43] Denboraldian landuko diren gaiei dagokienez, bi neskaren arteko maitasun istorio bat kontatuko dute eta harreman toxikoen gaia azalduko da.[44]
Goǃazen 8.0 (2021-2022)
2021eko otsailean, Goǃazen 7.0 amaitzear zegoela, Itziar Gomez zuzendariak, hurrengo denboraldi bat egiteko elkarrizketak hasi zituztela adierazi zuen. Ezustekorik ezean Goǃazen 8.0 egingo dela esan zuen, baina, edonola ere, azken erabakia EITBko arduradunena izango zela. Goǃazen 7.0-ko azken atala eman eta gero, EITBk denboraldi berria egongo zela baieztatu zuen.[7] Aurreko denboraldietako logikari jarraituz, aktore aldetik ez da aldaketa handirik espero, aktore belaunaldi bakoitzak hiru urte inguru irauten baitu telesailean.[45] Go!azeneko denboraldi honek, telesailaren istorioko datu hoberenak eman zituen
Goǃazen 9.0 (2022-2023)
2022ko urtarrilaren 14an, 2022ko udako abestiaren letra telesailaren jarraitzaileek egitea proposatu zuen EITBk, eta honekin jakitera eraman zen, Go!azen 9.0 egongo zela. Gainera, Begoñak, azken atalaren amaieran "Datorren urtera arte" esaldia esan zuen. Oraingoz, aktore aldetik, batek bakarrik baieztatu du hurrengo urtean Basakabira itzuliko dela, Iñaki Mujikak(Unax).
Go!azen 10.0 (2023-2024)
----
Remove ads
Go!azen (2008)
Go!azen 2.0 (2009)
Go!azen 3.0 (2016-2017)
Atal bereziak (making of-ak)
Go!azen 4.0 (2017-2018)
Go!azen Basakabira (casting-ak)
Antzezlana
Gabon zahar gaueko berezia
Atal bereziak
Go!azen 5.0 (2018-2019)
Antzezlana
Gabon zahar gaueko berezia
Atal bereziak (making of-ak)
Goǃazen 6.0 (2019-2020)
Antzezlana
Gabon zahar gaueko berezia
Go!azen etxean (konfinamenduan)
Goǃazen 7.0 (2020-2021)
Antzezlana
Gabon zahar gaueko berezia
Goǃazen 8.0 (2021-2022)
Gabonetako bereziak
Goǃazen 9.0 (2022-2023)
Kontzertua
Gabonetako bereziak
Goǃazen 10.0 (2023-2024)
Kontzertua
Gabonetako bereziak
Go!azen 11.0 (2024-2025)
Kontzertua
Gabonetako bereziak
Remove ads
Hauek dira Go!azeneko filmean eta teselaisean izan diren pertsonaiak, denboraldietan banatuta.
- = Pertsonaia nagusia
- = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batzuetan edota Goǃazen etxean atal berezietan)
Go!azen (2008)
Ikasleak
|
Irakasleak
|
Go!azen 2.0 (2009)
Ikasleak
|
Irakasleak
|
Go!azen 3.0 (2016-2017)
Ikasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Go!azen 4.0 (2017-2018)
Ikasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Go!azen 5.0 (2018-2019)
Ikasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 6.0 (2019-2020)
Ikasleak
|
Irakasleak
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 7.0 (2020-2021)
Ikasleak
Irakasleak
|
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 8.0 (2021-2022)
Ikasleak
Irakasleak
|
Langileak
Basakabitik kanpo
|
Goǃazen 9.0 (2022-2023)
Ikasleak
- Dánae Riaño - Maialen "Maddi" Zubizarreta
- Julen Castillo - Koldo
- Joanes Echeveste - Ibai Martutegi Gorostiaga
- Lorea Intxausti - June Talleria
- Nerea Elizalde - Garazi Arrizabalaga
- Iñaki Mujika - Unax Beloki
- Malen Azpirotz - Iraia Beloki
- Kimetz Etxabe - Gontzal
- Eleder Iglesias - Alain
- Mikele Arizkorreta - Saioa
Irakasleak
- Andoni Agirregomezkorta - Oier
- Alazne Etxeberria - Olatz
Basakabitik kanpo
- Ainhoa Larrañaga - Dulce Elizondo "Eli"
- Miren Arrieta - Ane Miranda
- Maria Redondo - Zuriñe "Zuri" Lejarreta
- Aitziber Errazkin - Enara Garmendia
Goǃazen 10.0 (2023-2024)
Ikasleak
- Lorea Intxausti - June Talleria
- Nerea Elizalde - Garazi Arrizabalaga
- Kimetz Etxabe - Gontzal
- Mikele Arizkorreta - Saioa
- Unai Arana - Mattin
- Unai Arrieta - Urtzi
- Haizea Astrain - Lea
- Ander Ayerza - Bosko Núñez de Salazar
- Xabier Elizalde - Aner
- Marina Ostolaza - Noa
- Ander Lacalle - Luken
Irakasleak
- Andoni Agirregomezkorta - Oier
- Maria Redondo - Zuriñe "Zuri" Lejarreta
- Nerea Arriola - Maitane, Oierren iloba
Basakabitik kanpo
- Aitor Beltrán - Edorta
Goǃazen 11.0 (2024-2025)
Ikasleak
- Nerea Elizalde - Garazi Arrizabalaga
- Kimetz Etxabe - Gontzal
- Mikele Arizkorreta - Saioa
- Ander Ayerza - Bosko Núñez de Salazar
- Xabier Elizalde - Aner
- Ander Lacalle - Luken
- Julen Taboada - Joritz
- Irati Martin - Izar
- Adriana Sánchez - Alaia
- Ander Murillo - Manex
- Garazi Urkola - Oihane
Irakasleak
- Sara Cozar - Leire
- Nerea Arriola - Maitane, Oierren iloba
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads