Guangzhou

From Wikipedia, the free encyclopedia

Guangzhoumap
Remove ads

Guangzhou[1] edo Kanton[1] (txinera sinplifikatuaz: 广州, pinyineraz: Guǎngzhōu), Txinako hiririk handienetako bat da. Frantsesek Canton izena eman zioten.

Datu azkarrak Guangzhou 广州, Administrazioa ...

Guangdong probintzian dago, Perla ibaiaren deltan.

Remove ads

Inguru naturala eta kokapena

Azpiprobintzia mailako Guangzhou hiriaren mugakideak honakoak dira: Hego Txinako itsasoa hegoaldean, Qingyuan iparraldean, Shaoguan ipar-ekialdean, Huizhou ekialdean, Dongguan hego-ekialdean, Foshan mendebaldean, eta Zhongshan hego-mendebaldean.

Klima

Guangzhouk klima heze azpitropikala du, Asiako montzoiak baldintzatua (hilabeterik euritsuenak uda garaikoak izaten dira), eta uda sargori eta hezeekin. Neguak nahiko epelak dira, lehorrak eta eguzkitsuak.

Urteko tenperatura eta prezipitazioen batez besteko balioak honakoak dira:

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Guangzhou (batez-bestekoak 1971–2000, muturrekoak 1961–2000)), Hila ...
Remove ads

Historia

Gaur egun Guangzhou kokatzen den gunean eraikitako lehen hiria Panyu (蕃禺, ondoren 番禺ra laburtua) izan zen K.a. 214. urtean. Handik urte batzuetara, K.a. 206. urtean, Panyu hiria Nanyue Erresumako (南越) hiriburua izan zen.

Banaketa administratiboa

Thumb
Guangzhouko barruti eta konderrien mapa.
Sakontzeko, irakurri: «Guangzhouren banaketa administratiboa»

2005eko apirilaren 28an, Dongshan eta Fangcun barrutiak desagertu eta Yuexiu eta Liwanekin batu ziren. Horrez gain, Nansha Barrutia sortu zen, Panyu barrutiaren gune batzuk hartuta, eta Luogang Barrutia sortu zen, Baiyun, Tianhe, Huangpuren zati bat eta Zengchengeko guneak hartuta.

Hirigunea osatzen duten barrutiak honakoak dira:

Hirigunearen inguruko barruti eta konderriak honakoak dira:

Ondasun nabariak

Thumb
Shengxin katedralaren ikuspegia.
Remove ads

Garraiobideak

Metroa

Sakontzeko, irakurri: «Guangzhouko metroa»

Metroa 1997ko ekainaren 28an zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin. Gaur egun metroak lau linea, 116 kilometro eta 60 geltoki dauzka. Metroaren eraikuntza lanak 1993an hasi ziren eta lehen linea lau urte beranduago zabaldu zen Xilang eta Huangsha bitarteko ibilbidearekin. Bi urte beranduago Ekialdeko Geltoki berria zabalduz ibilbidea handitu zen. Bigarren linea 2002an zabaldu zen, eta hirugarrena eta laugarrena 2005ean.

Aireportua

Sakontzeko, irakurri: «Guangzhou Baiyun Nazioarteko Aireportua»

Guangzhouko aireportua Guangdong probintziako garrantzitsuena da eta 2004ko abuztuaren 5ean zabaldu zen, 72 urtez zabalik egondako Baiyun aireportu zaharra ordezkatuz. Gaur egun, Baiyun aireportua itxita dago, eta gunea eraberritzen ari dira.

Remove ads

Azpiegiturak

Sakontzeko, irakurri: «Guangzhouko portua»

Guangzhouko portua Txinako Herri Errepublikako gune ekonomiko nagusiaren erdian dago, Perla ibaiaren deltan, bertan, gune metropolitarreko errepide, trenbide eta ibaiek bat egiten dute, eta duela mende asko, Txinako merkataritza gune nagusia izan da.

Hiri senidetuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads