Guangdong
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Guangdong[1] (广东省 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 177.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 95.440.000 biztanle bizi ziren bertan. 2005eko urtarriletik biztanle gehien dituen Txinako probintzia da, Henan eta Sichuan gainditu ostean.
Remove ads
Inguru naturala eta kokapena
Txina hegoaldeko probintzia honek, 4.300 kilometroko kostaldea dauka. Leizhou penintsula hego-mendebaldean dago, eta bertan antzinako sumendi batzuk daude. Perla ibaiaren delta, munduko dentsitate gehien duen guneetariko bat da, Shenzhen, edo Guangzhou bezalako hiriak bertan daudelarik.
Horrez gain, deltan, Ekialdeko ibaia, Iparraldeko ibaia eta Mendebaldeko ibaiak bat egiten dute.
Perla ibaiaren delta
Sakontzeko, irakurri: «Perla ibaiaren delta»
Guangdong probintziaren hegoaldean dagoen gunea da. Perla ibaiaren itsasadarrak Txina Hegoaldeko itsasoarekin bat egiten du bertan.
Ekonomia 1970eko hamarkadan liberalizatu zenetik, Txinako gune ekonomikorik garrantsitsuenetakoa da Shanghairekin batear. Txinako gobernuak Shenzhengo arrantza portua hiri ekonomiko berezi izendatu zuenetik guneak izandako hazkundea izugarria izan da.
Remove ads
Banaketa administratiboa
Remove ads
Politika
Guangdong probintziako gobernadorea Huang Huahua da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Yang da.
Garraioa
Aireportuak
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
GUANGDONG | |||
Guangzhou (Canton) | ZGGG | CAN | Guangzhou Baiyun Nazioarteko Aireportua |
Meizhou | MXZ | Meixian Aireportua | |
Shantou | ZGOW | SWA | Shantou Waisha Aireportua |
Shaoguan | HSC | Shaoguan Aireportua | |
Shenzhen | ZGSZ | SZX | Shenzhen Bao'an Nazioarteko Aireportua |
Zhanjiang | ZGZJ | ZHA | Zhanjiang Aireportua |
Zhuhai | ZGSD | ZUH | Zhuhai Nazioarteko Aireportua |
Remove ads
Kanpo estekak
- (Txineraz) Guangdongo gobernuaren webgunea.
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads