Hanibal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Hanibal[1] (fenizieraz: 𐤇𐤍𐤁𐤏𐤋 Hanni-baʾal, «Baalen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak»; la palma, K.a. 247 – Bitinia, Anatolia, K.a. 183 aldean)
- Artikulu hau pertsonaia historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hannibal (argipena)».
Remove ads
Bizitza
Hamilkar Barkaren semea, aitak erromatarrenganako gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion Iberiar penintsulan eta hura hil ondoren, bederatzi urte zituela, bere koinatu Hasdrubalen agindupean jarri zen. Hura ere hil zenean, kartagotar armadak buruzagitzat hartu zuen (K.a. 221). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatu Sagunto hiriari setioa jarri zion (K.a. 219) eta Bigarren Gerra Punikoa abiatu (K.a. 219-201).
Iberiar penintsulan bere anaia Hasdrubal Barka utzirik, iberiar eta zelta mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin Italiar penintsulara lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. Pirinioak, Alpeak eta Apeninoak zeharkaturik, garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina Erroma ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (K.a. 203), erromatarrak —Eszipion Afrikarra buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (K.a. 202).
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta Tirora erbesteratu behar izan zuen (K.a. 196). Siriako Antioko III.aren gortean lehenik eta gero Bitiniako Prusias erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti.
Heriotza (K. a. 183 - 181)

Libisan bizi zen Bitiniako Prusias I.aren gonbidatua zen bitartean. Baina erromatarrek Prusias mehatxatu zuten Hanibal Tito Quincio Flaminino enbaxadoreari entregatzeko.[2][3] Etsaien esku preso erortzearen beldur, luzaroan eraztun batean zeraman pozoia erabili zuen bere buruaz beste egiteko.[4]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
