Harappa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Harappa, Pakistan ipar-ekialdeko probintzia den Punjabeko Neolitoko aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat da. Indus haraneko zibilizazioa definitzen duten aztarnategietako bat da, eta izatez, kultura horri Harappako zibilizazioa izena ere ematen zaio.[1][2]
Ravi ibaiaren ezkerraldeko ibarretik 8 kilometro hegoaldera kokatua dago (duela 3.000 urte, agian, ibaia hiritik metro gutxira igaroko zen arren), Sahiwaletik 35 kilometro hego-mendebaldera, Lahoretik 185 kilometro hego-mendebaldera eta Karachitik (Arabiako itsasoaren kostaldean) 1.000 kilometro ipar-ekialdera.
Egungo Harappa hiri txikia, antzinako hiri gotortuaren hondakinetatik 7 kilometro hego-ekialdera eraikia dago.
Remove ads
Antzinako hiria
XIX. mendearen erdialdean, hondakinak espoliatuak izan ziren, antzinako hiriaren hondakin ikusgarriak desagertuz. 1872 eta 1873 bitartean, gotorlekua, Alexander Cunninghamen arkeologo taldeak induskatu zuen.
1920an, Rai Bahadur Daya Ram Shaniren taldeak, indusketa sakonago bat hasi zuen. Bere lanak eta bere garaikideenak, Harappan zein oso antzinako Mohenjo-Daro hirian, (hau ere Pakistanen), munduari, ahaztutako zibilizazio hau ezagutzea ahalbidetu zioten.
1930 eta 1940ko hamarkadetan, beste arkeologo batzuek jarraitu zuten indusketa, 1946an, sir Mortimer Wheelerrek, hiriko harresiaren hondakinak aurkitu zituen arte.
Arkeologoek, Harappako antzinako hiria, Indo ibaiaren iparraldeko gunea domeinatzen zuen hiri finkapen bat zela uste dute.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

