Iñaki Azkuna

Bilboko alkatea (1999-2014) From Wikipedia, the free encyclopedia

Iñaki Azkuna
Remove ads

Iñaki Azkuna Urreta (Durango, Bizkaia, 1943ko otsailaren 14a - Bilbo, Bizkaia, 2014ko martxoaren 20a) euskal herritar politikari jelkidea eta Bilboko alkatea izan zen.

Datu azkarrak Bilboko alkatea, 10. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua ...
Remove ads

Biografia laburra

Durangoko familia euskaldun batean jaioa izan arren, ez zekien euskaraz; Azkuna askotan kexatu zen frankismoaren eraginez galdu zuela ama hizkuntza, beste askok bezala.[1]

Medikuntza eta Kirurgia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean, eta lizentziatura 1966. urtean lortu. Bost urte geroago doktoretza amaitu zuen. 1973. urtetik aurrera, medikuntza fisiko eta erradiologiako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urte berean, Gurutzetako Ospitaleko mediku bihurtu zen.

1981ean Gurutzetako Ospitaleko lehendakari izendatu zuten. Eta bost urte beranduago, 1986. urtean Gurutzetako Ospitaleko erradiologiako zerbitzuaren buru. 1999tik Bilboko alkatea izan zen, 2014an hil zen arte. Bere agintaldiak, Bilboren berritzea indar gehiagorekin egin den urteekin bat egin du.

2012ko irailaren 14an, Azkunaren emaztea hil zen.[2] 2013ko urtarrilean, Munduko Alkate saria eman zion City Mayors Fundazioak, Bilbo eraldatzeagatik.[3]

2014ko otsailaren 22an, jatetxe batean otordua egiten ari zela kordea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten. Martxoaren 20an minbiziak hil zuen.[4]

Remove ads

Emaitzak udal hauteskundeetan

Informazio gehiago Urtea, botoak ...

Kargu politikoak

Kondekorazioak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads