Iker Jiménez

kazetari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Iker Jiménez
Remove ads

Iker Jiménez Elizari (Gasteiz, Araba, 1973ko urtarrilaren 10a) gaztelaniazko kazetaria da. Zientzia eta Informazio karrerako lizentzia eskuratu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Europar Unibertsitatean lizentziatu zen. Emaztea du Carmen Porter kazetaria, eta harekin batera egiten ditu Cuatro telebista kateko Cuarto milenio eta SER irrati kateko Milenio 3 saioak.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Ibilbide profesionala

Bere ibilbide profesionalaren hasieratik esoterismoari, magiari, naturaz gaindiko eta sasi-zientziazko gaiei buruzko irratsaioetan berezitu da, eta kirolei eta gertakariei buruzkoetan ere jardun du. 1999an arrakasta handiz argitaratu zuen bere lehendabiziko liburua, Enigmas sin resolver ("Ebatzi gabeko enigmak"), eta ordudanik maiz agertu izan da Espainiako liburu salduenen zerrendan.

Gaur egun, Espainiako Cuatro telebista katean Cuarto milenio ("Laugarren milurtekoa") saioa aurkezten du; eta SER irrati katean, Milenio 3 ("3 milurtekoa") irratsaioa. Bietan, naturaz gaindiko gaiak eta argitu gabeko enigmak jorratzen ditu, gaueko orduetan, betiere elkarrizketa bidez eta berak ikerketa lan modura aurkezten duenaren arabera. Iker Jiménezek bere saioei "misterio-ontziak" deitzen die. Cuatrok Confidenciales Iker Jiménez ("Iker Jimenez konfidentzialak") deituriko dokumental saioen ardura eman dio. Horietako lehena 2008ko uztailaren 18an aireratu zen, eta Txernobylgo hondamendiari buruzkoa izan zen.

Remove ads

Lana hedabideetan

Irratia

  • Milenio 3 saioa, 2001etik, SER katean.

Telebista

Idazlanak

Saiakerak eta jendarterako liburuak

  • Enigmas sin resolver: los "expedientes X" más sorprendentes e inexplicables de España (Edaf, 1999)
  • El paraíso maldito: un viaje al rincón más enigmático de nuestra geografía (Corona Borealis, 1999)
  • Enigmas sin resolver II (Edaf, 2000)
  • Fronteras de lo imposible (Edaf, 2001)
  • Encuentros: el enigma OVNI (Edaf, 2002)
  • Tumbas sin nombre (Edaf, 2003) - Luis Mariano Fernándezekin batera idatzita.
  • La noche del miedo (Edaf, 2004)
  • Biblioteca del misterio Iker Jiménez: El misterio de las caras de Bélmez (Aguilar, 2005) - Luis Mariano Fernándezekin batera idatzita.
  • Milenio 3: el libro (Aguilar, 2006)
  • Cuarto Milenio Liburutegia (25 liburuki; Aguilar, 2007) - Liburutegiaren zuzendaria.
  • Más allá de la muerte. Cuarto Milenio Liburutegia (Aguilar, 2010) - Santiago Camacho eta Pablo Villarrubiarekin batera idatzita.
  • Expedición Cuarto Milenio. Cuarto Milenio Liburutegia(Aguilar, 2011) - Carmen Porterrekin batera idatzita.
  • Aventura Cuarto Milenio. Cuarto Milenio Liburutegia (Aguilar, 2011) - Carmen Porter eta Gerardo Peláezekin idatzita.

Eleberria

  • Camposanto (Suma de Letras, 2005)

Kanpo loturak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads