Ingux

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ingux
Remove ads

Inguxa[2][3](inguxeraz: ГIалгIай, Ghalghai; errusieraz: Ингуши) Iparraldeko Kaukasoko talde etnolinguistikoa da. Gehienak Inguxetian bizi dira. Txetxenian eta Ipar Osetia-Alaniako Vladikavkaz eskualdean eta Prigorodni barrutian multzo txiki batzuk daude.

Datu azkarrak Biztanleak guztira, Biztanleria nabarmena duten eskualdeak ...

Beren hizkuntza, inguxera, kaukasiarra da, Ipar-Ekialdeko taldekoa[4]. Gehienak Shaafi eskolako musulmanak dira.

Inguxek historia, kultura eta hizkuntza loturak dauzkate txetxenekin.

Remove ads

Historia

XIX. mendean inguxak Errusiar Inperioaren menpean gelditu ziren. 1936an Txetxenia-Inguxiako errepublika autonomoa eratu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Joseph Stalinek Kazakhstan eta Siberiara deportatu zituen, Alemania Naziarekin kolaboratu izana leporaturik. Erbestealdian biztanleriaren erditsua hil zen. 1957an, Nikita Khrustxev agintera iritsi zelarik, beren herrira itzultzen utzi zieten[5].

1991n Dzhojar Dudaiev txetxen buruzagiak Txetxeniaren burujabetza aldarrikatu zuenenan, inguxek banantzea eta Errusiaren barneko errepublika autonomo bat eratzea erabaki zuten[6].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads