Intxorta
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Intxorta mendiak Gipuzkoako tontorrak dira, Elgeta eta Elorrio (Bizkaia) artean kokatutakoak, muga horretatik eta Udalaitz menditik hurbil.
Bi gainek osatzen dute: Intxorta bera (737 m), Intxorta txiki edo Mendratxu (711 m) eta Gaztelumendi (713 m).
Remove ads
Historia
Sakontzeko, irakurri: «Intxortetako gudua»
Euren baliorik handiena historikoa da. Izan ere, Espainiako Gerra Zibilean inguru hau gotorleku bihurtu zuten gudariek, Francoren ejerzitoaren aurrean 7 hilabetez eutsiz, 1936ko irailaren amaieratik 1937ko apirilaren bukaera arte.
Musika
Joseba Tapia trikitilariak "Agur Intxorta Maite. 1936-37 gudako kantuak" izeneko diskoan bildu ditu orduko 24 abesti.
Literatura
Ramon Saizarbitoriak "Gudari zaharraren gerra galdua" argitaratu zuen 2000an, Intxorta inguru hau protagonista dela.
Iruditegia
- Oroitarria.
- Lubakia.
- Babeslekua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
