Elgeta

Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Elgetamap
Remove ads

Elgeta Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa, Bizkaiko mugan kokatua. 1.099 biztanle zituen 2016. urtean.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...

2009tik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide da.[4]

Remove ads

Izena

Herriaren izenaren oinarri etimologikoan elge/elke osagaia dago (lur landua edo alorra esan nahi du), beste zenbait toponimo euskaldunetan ere agertzen dena: Elgea (Araba), Elketa (Urnietako baserri bat), Elkano (Nafarroako herria), Elkarte (Nafarroako Erresuma zaharreko terminoa)[5].

Bertakoen eta inguruko herrietako euskaldunen ahoskeran Élgeta esan ohi da, entonazioa lehen silaban indarturik. Kontraste egiten du gaztelerazko Elgueta formarekin, zeinak indarra bigarren silaban duen[6].

Remove ads

Geografia

Mugakideak

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia).

Inguru naturala

Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.

Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Intxortatxiki (Mendratxo), Gazteluatx, Eguarbitza, Goikomendi, Azkonabieta eta Galdaramuño mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudela. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.

Auzuneak

Herriguneaz gain, Ariola (Aixola), Goimendi, Egotxeaga zeharra, Larragibel zeharra, Arantzeta zeharra, Uriburualdea, Uriarte, Antsoategi, Izuziaga zeharra, Arroeta eta Asentzio landa-auzuneek udalerria osatzen dute.

Remove ads

Zerbitzuak

Gizarte zerbitzuak

Kultura

  • Liburutegia[8]
  • Espaloia Kafe Antzokia[9]

Kirola

Thumb
Elgeta 1930ean

Historia

Thumb
Elgetako lursailetan dagoen Intxortako Atea monumentua.
Remove ads

Ekonomia

Lehen sektore ekonomikoa nagusia izan da tradizionalki Elgetan, beste euskal herrietan bezala, abeltzaintza eta basogintza nagusiki. Industria inguruko herrietan baino beranduago sartu zen, burdinolak eta errotak jarduera zaharrak ordezko moduan bazeudela.

1965 inguruan industrializazioa hasi zen, eta gaur egun hartzen du herriko jarduera osoaren erdia.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: lehen sektorea BEGaren %1,5. Bigarren sektorea %74,2. Hirugarren sektorea %23,8. Eraikuntza %0,5.[13]

Remove ads

Demografia

2019an 1.139 biztanle zituen. Horietatik %17,3k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,17 ziren.[13]

Biztanleriaren tamainaUrtea60090012001500180021002400189019201950198020102040ElgetaBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Elgetan»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Elgetako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EHB)
6 / 9
412 (% 68,33)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
178 (% 29,52)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
13 (% 2,16)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Elgetako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[14]
Patxi Basauri Elkoro[14] 1979 1983 Independenteak
Patxi Basauri Elkoro[14] 1983 1987 Independenteak
Patxi Basauri Elkoro[14] 1987 1991 Independenteak
Patxi Basauri Elkoro[14] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Patxi Basauri Elkoro[14] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Patxi Basauri Elkoro[14] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Patxi Basauri Elkoro[14] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Oxel Erostarbe Tubilla[14] 2007 2011 Aralar
Oxel Erostarbe Tubilla[14] 2011 2015 Aralar
Iraitz Lazkano Garitaonaindia[14] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Iraitz Lazkano Garitaonaindia[14] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Ibon Unzetabarrenetxea Gallego[15][16] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu
Remove ads

Kultura

Euskara

Elgetako Felisa Basauriren[17] testigantza, mutilekin dantza egiteagatik neskak zigortzen zituztela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[18][19] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Mendebaleko euskararen[20] aldaera bat da herriko[21] jatorrizko euskalkia, sortaldeko azpieuskalkiari[22] dagokion debaerdiko euskara[23] hain zuzen. Gaur egun ere herritarren %85 inguru euskal hiztunak dira.

Elgetarrek ÉL-ge-ta ahoskatzen dute beren herriaren izena, entonazio argi batean lehen silaban jarriz indarra. Kontraste bizia egiten du horrek gaztelaniazko Elgueta entonatzen den moduarekin.

Kafe Antzokia

Espaloia Kafe Antzokia kulturgunea 2004ko ekainean zabaldu zuten, eskualdeko erreferentea dena. Gaur egun, itxita dago egunerokotasunean eta ekitaldi eta kultur jardueretarako zabaltzen dute (2016).

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Thumb
Elgetako erdigunea: Diputazio etxea ezkerrean eta udaletxea (urdina) eta parrokia barrenean.
  • Andra Mari Jasokundearen parrokia. 1377koa. XVI. mendean handitu egin zuten.[12]
  • Urrupain dorretxea edo Abidrio Etxea (1564).
  • Diputazio Etxea (1868).
  • Uriarteko baseliza.
  • Antsoategi Erdikoa baserria (XVII. mendekoa).
  • San Salbatore baseliza.
  • San Roke Deuna kaleko 6. eta 36. zenbakiko etxeak (XVI. mendekoak).
  • Ostatu Txikia.
  • Torrezar ostatua.
Thumb
Udaletxea

Elgetar ospetsuak

Thumb
Emakume erresistenteen plaza
Thumb
Herri ikastetxea
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads