Irati Majuelo

Nafar bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Irati Majuelo
Remove ads

Irati Majuelo Itoiz[1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1993) nafar bertsolaria, itzultzailea eta irakaslea da. Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta horren ondotik literatura-teorian eta literatura erkatuan masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun, EHUko Letren Fakultatean literatura-irakaslea da. [2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Bertsolari ibilbidea

Hezkuntza arautuan bertsolaritza ezagutu zuen bertsolari honek, Txantreako Bertso Eskolan eta Gasteizeko Unibertsitateko Bertso Eskolan ikasi izan du bertsotan. Bertsoen munduan murgildu zenetik hainbat txapelketetan parte hartu izan du. Gaztetan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, bertso paper edizioan 2005, 2008 eta 2009an eta bat bateko edizioan 2007, 2010 eta 2011an. Txapelketa horretan 2007 eta 2011an txapeldunorde izan zen, 2007an txikien mailan eta 2011an gazteen mailan eta horrek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera eman zion, nahiz eta ez zen sailkatu.

2011n hartu zuen parte lehenengoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta horren harira Gaztezulo aldizkariak elkarrizketa motz bat egin zion[3]. 2017an eta 2019an berriz ere hartu zuen parte txapelketan finalera heltzeko aukerarik izan ez zuen arren.

2012an Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimenean Julio Soto eta Unai Uberetagoenarekin batera "Desterratuak" izenpean jokatu zuen. 2014an Erika Lagoma, Haizea Beruete eta Saioa Alkaizarekin jokatu zuen "12 obario eta 11 pedrada" izenarekin. 2016ko edizioan ere parte hartu izan zuen.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako hainbat sariketa eta txapelketan parte hartu izan du; Bertsokabi Sariketan, Mariano Izetan eta Xalto Sarian besteak beste. Beste hainbat sarietan ere parte hartu izan du: Abra Saria, Berritxu Saria, Bertsokatu Txapelketa, Bertxoko Sariketa, Erniarraitz Saria, Lizardi Saria eta Xenpelar Saria.

2016an Mexikon bi jaialditan parte hartu zuen Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka Mayozekin batera; Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas, troveros y versadores eta Festival de Decimistas y Versadores de Latinoamerica y el Caribe.

Itzultzaile

Itzulpengintza ikasketak egin zituen Gasteizen eta hainbat lan argitaratu ditu Argia aldizkarian 2018 eta 2019 urteetan[4]. Horietan artean daude 2019ko martxoan greba feminista dela eta argitaratu zuen Ertzak gainezka, erdigunea hartzeko[5] non Iazko Greba Feministak "Hemen gaude!" ozen esateko balio izan bazuen, esan dezaket aurtengoaren oihua "Eta asko dugu esateko!" izan dela bezalako esaldiak topa ahal ditugun, edota bertsolaritzaren ikerketa soziologikoa den Bigarren boom aroa[6].

Euskara teknikari

  • 2018an Euskara teknikaria izendatu zuten Izarbeibarko mankomunitatean euskara sustatzeko helburuarekin[7]
Remove ads

Sariak

  • 2017an Egile Berriendako Literatur Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen, Hareazko gabiltza poesia lanarekin.


Bertso arloko lorpenak

Txapelketak

Parte hartutakoak
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[8] Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[9] Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[10] Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[11] Mariano Izeta[12] Berritxu Saria[13] Abra Saria[14] Xalto Saria[15] Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimena[16] Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimena[16] Bertsokabi Sariketa[17] Lizardi Saria[18] Nafarroako Bertsolari Txapelketa[19]
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[19]

(Txapeldun orde)

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[11] Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[20] Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimena[21] Bertsokatu Txapelketa[22] Nafarroako Bertsolari Txapelketa[23] Mariano Izeta[24]
Nafarroako Bertsolari Txapelketa[25] Berritxu Saria[26] Xenpelar Saria[15]
Xalto Saria[27] Bertsokatu Txapelketa[28]
Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa[29]

(Txapeldun orde)

Bertxoko Sariketa[30]
Erniarraitz Sariketa[31]
Hernandorena Saria[20]

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads