Iron Man 2

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Iron Man 2 superheroi filma da, Jon Favreau estatubatuar zinemagileak 2010ean zuzendu zuena. 2008ko Iron Man-en jarraipena da, eta Marvelen unibertso zinematografikoko hirugarren lana. Robert Downey Jr., Gwyneth Paltrow, Don Cheadle, Scarlett Johansson, Sam Rockwell, Mickey Rourke eta Samuel L. Jackson izan ziren antzezle nagusiak.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

Filmaren kritikak ez ziren batere onak izan, baina oso emaitza ona lortu zuen zinema aretoetan. Bi urte geroago, The Avengers filmean agertu zen berriz ere Iron Man superheroia, eta 2013an Iron Man 3-n.[1]

Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Guztiek dakite Tony Stark (Robert Downey, Jr.) enpresagizon aberatsa dela Iron Man. Gobernuak, prentsak eta iritzi publikoak estutuko dute bere teknologia AEBtako Armadarekin parteka dezan, baina Tonyk uko egingo dio, informazio baliotsu hori esku arriskutsuetara irits daitekela uste baitu. Pepper Potts (Gwyneth Paltrow) eta James “Rhodey” Rhodes (Don Cheadle) lagun dituela, Tonyk aliantzak egin beharko ditu indar boteretsu berriei aurre egin ahal izateko.

Remove ads

Aktoreak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads