Isabel Cadenas

bizkaitar kazetaria, idazlea eta soinu-dokumentalista From Wikipedia, the free encyclopedia

Isabel Cadenas
Remove ads

Isabel Cadenas Cañón (Basauri, Bizkaia, 1982) bizkaitar kazetari, idazle, soinu-dokumentalista eta audio-ekoizlea da, memoria historikoarekin eta giza eskubideen eta genero-ikuspegiaren lotutako gaietan espezializatua. 2021eko maiatzean, Kolonbiako Nazioarteko Kazetaritza Saria jaso zuen, Una placa en mi pueblo (Plaka bat nire herrian) soinu-erreportajeagatik.[1][2] Bizkaitar idazle eta dokumentalistari ez-fikziozko podcast-aren saria eman diote eta Forbes aldizkariaren arabera urteko 50 onenen artean dago De eso no se habla podcast-a.[3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Ikasketak

Ikasketa Kulturaletan doktorea da eta Historia Kulturaleko irakaslea New Yorkeko Unibertsitatean, Madrilen. MFA bat du sormen-idazketan (NYU), eta master bat Théâtre et Arts du Spectaclen (Université Paris III Sorbonne nouvelle).[4]

Lan ibilbidea

Bere ibilbidean zehar soinu-kronikak eta dokumentalak egin ditu Deutsche Welle, Radio Ambulante, Las Raras, Euskadi Irratia eta Cárncruda komunikabideentzat.[5] Bi poema-liburu argitaratu ditu: Irse (2010)[6] eta También eso era el verano (2014)[7]. Saiakera ere argitaratu du: Poética de la ausencia (Cátedra, 2019).[8]

De eso no se habla (Horri buruz ez da hitz egiten) seriea zuzendu du, isiltasunari buruzko ez-fikziozko podcast narratiboa, Laura Casielles, Vanessa Rousselot eta Paula Morais Montesekin batera. Horixe da PRX Google Podcasts Creator program-erako 12.000 izangairen artean aukeratu zen Europako proiektu bakarra. Google eta PRXen arteko lankidetza izan zen, podcastingaren munduan ordezkaritza txikiena duten ahotsei prestakuntza, orientazioa eta baliabideak emateko.[9][10][11][12]

Uxue Juárez Gazteluk zuzentzen duen Encuentro Poético Unicelularren parte hartu zuen 2014an, bigarren edizioan. 2014ko ekainean Valerie Mejer poeta mexikarra izan zen topaketan,[13] eta 2014ko azaroan Lola Nieto, Hasier Larretxea, Izaskun Gracia Odriozola, Regina Salcedo eta Isabel Cadenas Cañón poetak.[14]

Remove ads

Aintzatespenak

  • 2021eko maiatzean, "Colombine" nazioarteko kazetaritza-saria eman zioten Cadenasi hamargarren edizioan, 'Una placa en mi pueblo' (Plaka bat nire herrian) soinu-erreportajearengatik. De eso no se habla Proiektuaren serieko 3. atala da.[15] «Las 11 de Basauri» kasuari buruzkoa da atal hau. 1976an abortatu eta abortoak egiteagatik epaitu zituzten hamar emakume eta gizon bat. Ia hamar urteko epaiketaren ondoren, euren kasua 1985ean Espainian abortoa despenalizatu zuen legearen aurrekaria bihurtu zen.[16] Saria Kazetarien Elkarteak eta Almeriako Prentsa Elkarteak (AP-APAL) ematen du hainbat erakunderen babesarekin: Unicaja Fundazioa, Madrileko Prentsa Elkartearen (APM) eta Carmen de Burgos Fundazioa. Carmen de Burgos Seguí “Colombine” kazetariaren omenez ematen den saria da, emakumeek gizartean duten eginkizunaz arduratzen diren kazetarien lan profesionala aitortzeko eta hedabideetan jasota gera dadin.[17][11]
  • 2023ko maiatzean 'De eso no se habla' podcast-a Ez-fikziozkoen podcast saria irabazi du eta Forbes aldizkariaren arabera urteko 50 onenen artean dago.[3]
Remove ads

Lanak

  • 2010 – Irse. Vitruvio edizioak. ISBN ά92770-36-6.[6]
  • 2014 – También eso era el verano / Hori ere uda zen. José María García Domínguezen irudiekin. Difácil argitaletxea. ISBN ά92476-38-1.[7]
  • 2019 – Poética de la ausencia. Formas subversivas de la memoria en la cultura visual contemporánea./ Absentziaren poetika. Oroimenaren forma iraultzaileak ikusizko kultura garaikidean. Katedraren edizioak. ISBN ά376-3976-5.[8]
  • Aquí estamos. Puzzle de un momento feminista (2019) [18]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads