Solarte-Gallete

From Wikipedia, the free encyclopedia

Solarte-Galletemap
Remove ads

Solarte-Gallete Ispasterko auzoa da. Bi auzunez osatua dago: Solarte eta Gallete.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Remove ads

Toponimia

Gallete izenaren esanahitzat "Txilar, giñar toki edota larre edo lardia" hartzen da.[1]

Geografia

Solarte auzunean, "Solarte kofradia" izeneko egituran, honako etxeak sartzen dira: Txumutegi (Zumetegi) Beaskoa, Txumutegi Goikoa, Agirre Solarte (Agarre), Solarte Goitia, Solarte Zelaia, Solarte Aldekoa, Arteaga, Atxabal, Adorriaga, Etxebarrieta, Argin Goikoa (errota), Argin Behekoa, Haize Errota, Garro (Erkiaga).[1]

Solarten dago Damazulo izeneko haitzuloa,[2] Jose Miguel Barandiaranek jasotako kondairen arabera Mari jainkosaren bizilekuetako bat zena.

Thumb
Beitxi edo Galletebeitia baserria, zabaldutako deitura baten jatorria.

Gallete (herri hizkeran Gallate[1]) udalerriaren hegoaldean dago eta interes handiko baserriak daude bertan. "Gallete kofradia" izeneko egituraren parte diren etxeak: Aranegi, Aranegitxu, Eguen Goikoa, Barrengoa, Sertutxa, Goenengoa, Galletegoitia, Gallete Erdikoa, Galletebeitia, Atxa, Atxa Aurrekoa, Etxetxu, Laka, Oranegi[1]

Remove ads

Historia

Cristobal Colonekin ibilitako Juan Antxia Agirre Solarte baserriko semea zela esaten da. Parrokian, bestalde, eserlekuen azpian gelditzen diren hilobi-harlauza zaharrenen artean "Agirre Solarte 1616" dioen bat dago.[1]

Demografia

Solarte-Galleteko biztanleria

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads