Jaka

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jakamap
Remove ads

Jaka[1][a][b] (gaztelaniaz: Jaca[c]; aragoieraz: Chaca[d]) Huescako ipar-mendebaldean dagoen herria da, probintziaren bosgarren populatuena dena. Jazetania/Chacetaniako eskualdearen hiriburua eta udalerri nagusia da. Oroel haitzaren itzalpean kokatzen da.

Datu azkarrak JakaJaca Chaca, Administrazioa ...
Artikulu hau Huescako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jaka (argipena)».

12.553 biztanle zituen 2005ean.

Remove ads

Auzoak

Abay, Abena, Ara, Araguás del Solano, Ascara, Asieso, Astún, Atarés, Badaguás, Banaguás, Baraguás, Barós, Bernués, Bescós de la Garcipollera, Binué, Botaya, Caniás, Espuéndolas, Fraginal, Gracionepel, Guasa, Guasillo, Ipas, Jarlata, Lastiesas Altas, Lastiesas Bajas, Larrés, Martillué, Navasa, Navasilla, Novés, Orante, Osia, Ulle eta Villanovilla

Inguru naturala

Thumb
Jakako katedralaren barnealdea.

Herria Pirinioetako eta Astun eta Candanchuko eski-pistetarako bidean dago kokatuta, Aragon ibaiaren ibarrean. Itsas-mailatik 820 metrotan dago.

Kultura

Aipatzekoa da, lehenik eta behin, Jakako katedrala, XI. mendean eraikitzen hasia, erromaniko estilokoa. Halaber, Donejakue Bideak herri horretan igarobide du.

Hizkuntzari dagokionez, udalerrian aragoierazko hiztunak bizi dira.

Kirola

Iruditegia

Ekonomia

Merkataritza eta nekazaritza (garia, bazka landareak, ardi-azienda). Industria (kimikoa, zementua, elikagaigintza). Urte guztiko turismoa (mendia, elurra).

Demografia

Jakako demografiaren bilakaera
1900191019201930194019501960197019811991200120062007
8.9649.1729.20910.0229.58210.60310.26510.05111.07610.84011.39812.73612.759

Oharrak

  1. Ahoskera batua:
    /jáka/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: lehengo silaban
  2. Ahoskera nafarreraz:
    /ʃáka/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: lehengo silaban
  3. Ahoskera gaztelaniaz:
    /xáka/ ahoskatua
    Azentua: lehengo silaban
  4. Ahoskera aragoieraz:
    /ʃáka/ ahoskatua
    Azentua: lehengo silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads