Jano
erromatar mitologiako jainkoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jano[1] (latinez: Ianus) Antzinako Erromako jainkoa izan zen. Hasierak, ateak, pasabideak, trantsizio uneak, dualtasuna, sarrerak, ertzak eta amaierak gobernatzen zituen. Bi aurpegiko irudia du (Jano Bifronte), aurrera begira dagoena bata eta atzera begira bestea. Bera irudikatzeko ikurrak, bere ezaupideak,[oh 1] atea, giltza eta hasiera dira.[2] Bizarrarekin irudikatzen zen, giltzak eskuineko eskuan zituela, ateak ireki eta itxi izanaren sinboloa.[3]
Ateen eta atalaseen (ianua) jainkoa , hasierako erromatar jainkoa zen. Erromatar egutegiarentzat duen garrantzia nabaria da: urtearen hasierarekin, hilabete bakoitzeko egutegiekin eta egun berri bakoitzaren hasierarekin lotuta zegoen. Lurralde desberdinen, hiriaren eta landaren, etxearen barnealdearen eta kanpoaldearen arteko espazio-trantsizioak ere markatzen zituen, eta, beraz, gerrarekin eta bakearekin estuki lotuta zegoen.
Janusek tenplu bat zuen Erromako Foroaren eta Julioren edo Zesarren Foroaren (Forum Iulium edo Forum Caesaris) artean, geroago Domiziano enperadoreak Forum Transitoriumera (Nervaren foroa) eraman zuena. Elezaharrak zioenez, tenplua Romulok bakarrik edo Tito Tazio Sabino erregearekin batera eraiki zuen Porta Ianualisareen lekuan; beste tradizio batek zioen Numak sortu zuela. Tenplua, ate bikoitzeko pasabidea, gerra garaian irekita zegoen, baina bake garaian itxita.
Janoren festa Agonalia zen, rex sacrorumak senatariak ahari bat Regian sakrifikatzen zuenean. Salii apaizen ereserkian, Jano «jainkoen jainkoa» da, eta otoitz formaletan bere izena Jupiterren aurretik egon zitekeen. Eguzkiarekin eta ilargiarekin lotzen zen. Bere bi aurpegiek iragana eta etorkizuna irudika zitzaketen, kaosa eta zibilizazioa, gizakien eta jainkoen mundua.
K.a. 30. urtean Augusto enperadoreak tenpluko ateak itxi zituen. Numaren garaitik hirugarren aldia zen Janoren tenpluko ateak ixten zirela eta azken gerra zibileko urte latzen ondoren gertatzen zen. Ekimen horrek, beraz, propaganda balio handia izan zuen:[3] Augustok bakea ekartzen zion Erromako herriari eta garai berri bat irekitzen zen.
Janoren jatorria zein den ez dago argi, baina nolanahi ere Erromako jainkoetan zaharrenetakoa da. Ateen (latinez: ianuae), arkuen (latinez: jani) eta hasiera guztien jainkoa zen. Sartu-irtenetan gurtzen zuten, eta familia-burua izaten zen gurtza horretako flamen edo apaiza. Bi ate zituen eraikin bat (eta ez tenplu bat askotan esan den bezala) egin zioten Palatinoko erromatarrek eta Kirinalgo sabinarrek. Bi herrien arteko bidean eraiki zuten, eta irekita uzten zuten gerra-garaietan sabinarrak eta erromatarrak lasai pasa zitezen alde batetik bestera; eta ixten zuten bake-garaietan, herri bakoitzaren bakartasuna ondo gordetzeko.[erreferentzia behar]
Remove ads
Jatorri mitikoa

Erromako errege mitikoa izan zen, Camesesekin batera agintea partekatu zuena. Batzuentzat, Tesaliatik etorritako jainko atzerritarra izan zen, Erromatik deserriratu, eta Camesek babesa eman ziona. Janok zitadela bat eraiki zuen muino batean, eta geroztik, muino horren izena Janiculo izan zen. Muino hori ez dago tradizioaren Erromako zazpi muinoen artean.
Antzinako erromatar jainkoetako bat zen: bere gurtza Romulok berak barneratu zuen, bere izena Numa Ponpiliok eratutako apaizak ziren salioen kantu erritualetan agertzen da eta santutegia, Foroan zegoena, garrantzitsua zen oraindik K.o IV. mendean. Ez dago haren antzeko ezaugarriak dituen jainkorik, ez Grezian, ez Ekialdean, ez beste ezein erlijiotan, eta horregatik ikerlari gehienek ondorioztatu dute Italiar jatorria zuela.
Janori buruzko kontakizun gutxi batzuen arabera, Italiara Camiserekin edo Camasenarekin ezkondu eta Tiber semea izan zuen, besteak beste. Beste batzuek esaten zuten jainkoa Juturna ninfarekin ezkondu eta horrekin Fons edo Fontus jainkoa izan zutela, iturrien jainkoa, izan zena.[2]
Remove ads
Etimologia
Ez da garbia, eta antzinako erromatarrek ere ez zekiten zer esanahia zuen jainko honen izena. Diana izenarekin lotu da, Diana eta Jana oso gertu dauden izen bereko aldaeratzat hartuz. Bide izen bi horiek Dius edo Dium errotik letozke, "jainkoa" izenetik, alegia, Beste batzuentzat, jatorrizko izen Divanus zatekeen, eta zatiketen jainkoa izanago baitzen, hau da, espazioaren eta denboraren zatiketaren muga; hortik, hasiera/bukaera, ateak eta mugen jainkoa izatea. Azkenik, beste batzuek jaus izenarekin konparatzen dute, pluralean jani. Jano "janus"-en jainkoa zen; "jani" horiek bide nagusietan zeuden arku formako ateak ziren.[2]
Remove ads
Epitetoak, ikurrak, tradizioak eta interpretazioak
Bere izen ohikoetako bat, Qurinio izan zen (Janus Quirinus), baina beste batzuk ere eman zizkioten: Geminum (bikia, bi aurpegi dituelako), Patrem (aita), Junonium (Urtarrilekoa), Consivium (ereiten duena), Patultium (irekia) eta Clusivium (itxita), Macrobioren hitzetan. Macrobiok azaltzen du, testu berean, Quirino epitetoa ematen zaiola, gerraren jainko gisa aurkezten dutenean, samniten hizkuntzan, lantza, curis deitzen delako. Itxita eta irekia, bestalde, erabiltzen dira, berari eskainitako eraikina irekita egoten delako bake garaian, eta itxita gerra garaian.[2]
Janus Portunus moduan kaian zaintzen zituen Janus Pater gisa, Jainkoen Jainkoa zen, munduaren sorreran eginkizun handia izan zuen.[4]
Beste batzuek, berriz, Penate jainkoetakotzat hartu zuten: hau da, etxea babesten zuten jainkoetako bat. Tradizioetan, herrialdeko errege ohietako bat izan zen, Urrezko Aroan errege izan zena. Saturno jainkoarengandik nekazaritza eta zenbait industria ikasi zituen, besteak beste, itsasontziak eraikitzen eta txanponak lantzen.
Bide eta ateen jainko gisa, giltza batekin eta haga betekin irudikatzen ohi zuten: giltza ateak irekitzeko edo ixteko, eta haga bidaiariak gidatzeko.
Antzinako idazleek Eguzkiarekin, eta Apolorekin, eguzkiaren jainkoa, identifikatu zuten, eta ikerlari moderno batzuk hori bera uste dute. Beste batzuentzat, ordea, haizearen jainkoa litzateke, haizeak ekartzen dituelako hodeiak (zerua ixten dutenak) eta eramaten ditu (zerua ireki egiten da orduan).[2]
Jano eta egutegia
Jainko honi eskaintzen zizkioten Erroman urteko lehen eguna eta eta lehen hilabetea, eguneko lehen ordua, eta hasiera guztiak. Urtarrileko hila eskaini zioten honenbestez erromatarrek Janori (latinez: ianuarius). Horregatik, Europar jatorriko hainbat hizkuntzatan, urteko lehen hilabetearen izena jainko honen izenean du erroak: January ingelesez, janeiro portugesez, eta abar.
Kultu lekuak eta jaiak
Janoren santutegi zaharrena, Numa Pompilok eraikia zela uste zuten erromatarrek, foroaren goiko muturrean zegoen, eta arku bikoitz baten forma zuen, hau da, bi aurrealde zituen, bata bestearen atzean, alboko bi hormek lotzen zituenak. Eraikin sakratu horren irudi bat ikus daiteke Neronen txapon batean.
Urtarrilaren 9an, errege sakratuak (rex sacroum) ahari bat sakrifikatzen zuen Janoren ohoretan Regian[5]. Sakrifizio hori Numa Ponpiliok ezarri zuela uste zuten erromatarrek[6].
Remove ads
Oharrak
- Artean eta erlijioen eta mitologiaren irudietan, ezaupideak edo atributuak, pertsonai mitiko edo legendazko, santu kristau, jainko edo jainkosa bat irudikatzeko sarritan, objektu edo sinbolo berdinak erabiltzen ziren. Objektu edo sinbolo horiei esker, sibolo eta objektu horiek ezagutzen dituztenek identifika dezakete zer pertsonai irudikatzen den ikusten duen irudian. Horiek dira ezaupideak. Adibidez, Jupiter, askotan, tximistari heltzen agertzen da, Katalina Alexandriakoa saindu kristaua, gurpil batekin irudikatzen da, Hercules, lehoi larrua eramango du besoan, Atanea jainkosak kasko militarra eramaten du buruan, krsitau artean, matirioa jasan duten sainduek palma orri batekin irudikatu ohi dira, eta abar.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
