Johann Baptist von Lampi Zaharra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Johann Baptist von Lampi Zaharra
Remove ads

Johann Baptist von Lampi Zaharra (alemanez: Johann Baptist von Lampi der Ältere; polonieraz: Jan Chrzciciel Lampi) (Romeno, 1751ko abenduaren 31 - Viena, 1830eko otsailaren 11)  austro-italiar erretratu egile margolaria izan zen.[1] Errusiako Inperioan bizi izan zen, Poloniako hirugarren eta behin betiko zatiketa egin ondoren, Tsarrak egindako eskuzabaltasun eskaintza onartuta.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Johann Baptist Lampi Tirol inguruko Romenon jaio zen eta haren aita Matteo (Mattia) Lampi margolaria izan zen. Bere aitak egindako hainbat fresko oraindik hango eraikuntzetan ikus daitezke.[2] Aitak arte irakasketak eman zizkion, lehendabizi Veronan eta, geroago, Salzburgon.

1773. urtean Trentora joan eta bertan margo-oihalean erretratuak eta miniaturak egiten ikasi zuen. Innsbruckera bidaiatu zuen, ondoren, Vienara eta bertan1786 urtean, Josef II.a enperadoreak Vienako Akademiako irakasle izendatu zuen. Urte horretan Augusto II.a erregeak, Varsoviara gonbidatu zuen. Hala bada, Varsoviara joan eta bertan lan egin zuen.[3]

1791 urtean, San Petersburgora joan zen. Errusian erretratu margolaritzari ekin zion eta dirutza handia egin zuen. Hainbat aristokraziako pertsonaia margotu zituen, bestea beste, Katalina II.a eta  baita Maria Fedorovna ere. 1797. urtean Vienara itzuli eta bertako ohorezko herritarra izendatu zuten. Erretiroa 1822. urtean hartu zuen eta 1830eko otsailaren 11an hil egin zen.[4]

Remove ads

Galeria

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads