Jon Arretxe

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Jon Arretxe
Remove ads

Jon Arretxe Perez (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 4a) euskal idazlea da. Bere herrian egin zituen lehen ikasketak, eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu zuen, bai eta doktore gradua ere, Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero, Gorputz Hezkuntzako ikasketak ere egin zituen, eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Piano eta kantu ikasketak ere egin zituen,[1] Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan. Gogoko du kirola egitea eta bidaiatzea.

Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ion Arretxe».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Arbizun bizi da, Nafarroa Garaiko Sakana haranean, Gasteiztik, Iruñetik eta Donostiatik erdibidean. Idazteaz gain, bere bidaia eta liburuei buruzko hitzaldiak ematen. Opera abeslari gisa ere ibiltzen da, koruetan eta bakarlari gisa.[1]

Remove ads

Lanak

Datu azkarrak 7 kolore, Audioa ...
Datu azkarrak Arrutiren banda, Audioa ...


Datu azkarrak Beti iparralderantz, Audioa ...

Narrazioa

Nobela

  • Urrezko triangelua (2001, Elkar)
  • Manila konexioa (2003, Elkar)
  • Kleopatra (2005, Elkar)
  • Morto Vivace (2007, Elkar)
  • Fatum (2008, Elkar)
  • Tangerreko ametsak (2011, Erein)
  • Xahmaran (2012, Erein)
  • 19 kamera (2012, Erein)
  • 612 euro (2013, Erein)
  • Hutsaren itzalak (2014, Erein), 240 or. ISBN: 978-84-9746-889-3
  • Beti iparralderantz (2014, Erein)
  • Estolda jolasak (2015, Erein)
  • Sator lokatzak (2016, Erein)
  • Arrutiren banda (2017, Erein)[2]
  • Ez erran deus (2019, Erein)
  • Mesfidatu hitzez (2019, Erein)
  • Dortokaren begirada (2021, Erein)
  • Lyrica garaia (2022, Erein)[3]
  • Musker amarruak (2023, Erein)[4]
  • Zenbaki gorriak (2024, Erein)

Saiakera

  • Basauriko euskara (1994, Basauriko Udala)

Haur eta gazte literatura

  • Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia)
  • Hakuna matata (liburua) (2000, Labayru)
  • Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia)
  • Beti iparralderantz (2014, Erein]

Bidaiak

  • Tubabu (1994, Elkar)
  • Tuparen seme alabak (1997, Elkar)
  • Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)
  • Griot (2004, Elkar)

Biografia

  • Txomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)
Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads