Jon Rekondo
Leitzako aizkolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jon Rekondo Salaberria (Leitza, 1985eko apirilaren 2a) nafar aizkolaria da. 2009an, Euskadiko eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketak irabazi zituen.[1] Harrezkero, sei aldiz lortu du bigarren postua Nafarroako Aizkolari Txapelketan, eta 2019an Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalista izan zen.[2]
2014ko abenduaren 28an, apustu gogorra jokatu zuen Joxe Mari Olasagastiren aurka Tolosako zezen plazan: hogeina kanaerdiko moztu behar izan zituzten, eta bakoitzak 8.000 euro jarri zituen. 48 minutu eta 52 segundo behar izan zituen Olasagastik, eta bost segundo gehiago Rekondok.[3]
Remove ads
Palmaresa
- Nafarroako Aizkolari Txapelketa: txapeldunordea 2012, 2013, 2014, 2017, 2018 eta 2020an.
- Bigarren mailako txapelduna 2009an.
- Binakakoa: txapelduna 2021ean Eneko Saralegirekin[4]
- Euskadiko Aizkolari Txapelketa: finalista 2019an.
- Bigarren mailako txapelduna 2009an.
- Urrezko Aizkora: txapelduna 2014an.[5]
- Binakakoa: txapelduna 2020an Mikel Larrañagarekin.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads