Jone Laspiur

gipuzkoar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia

Jone Laspiur
Remove ads

Jone Laspiur Gorosabel (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1995) aktorea, artista eta Nakar taldeko abeslaria da.[1] 2021ean Emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya Saria jaso zuen Anen egindako lanagatik.[2][3] [4][5][6]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Koban eta Nogen musika taldeetan aritu zen. Etxean asko sustatu zioten sorkuntza. Aita artista plastikoa du, eta ama, irakaslea. Amaraberri eskola modeloan ikasi zuen, eta askotariko diziplinak sustatu zizkioten.

Aktore ibilbidea

2020an estreinatu zen zinema eta telebista aktore, Donostiako Zinemaldian plazaratu ziren hiru lanetan: Ane eta Akelarre filmetan eta Alardea telesailean, alegia.[7]

2021ean emakumezko aktore hasi berrien errebelazio sarirako izendatu ez ezik,[8][9] irabazi ere egin zuen.[3][2]

2023an Negu hurbilak (2023) filmean parte hartu zuen. Euskaldun eta katalanez osatutako Negu kolektiboaren opera Prima izan zen. Filmeko aktore profesional bakarra izan zen, besteak Zubietako herritarrak izan baiziren.[10][11] Suitzako LXXVII. Locarno zinema jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen filmak.[12]

Remove ads

Filmografia

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...

Filmak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...
Remove ads

Musika

2022tik aurrera, Nakar postpunk musika taldeko abeslaria da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads