Jose Maria Oriol

From Wikipedia, the free encyclopedia

Jose Maria Oriol
Remove ads

Jose Maria Oriol Urkixo (Santurtzi, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 12a - Madril, Espainia, 1985eko azaroaren 4a) politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria izan zen, Jose Luis Oriolen semea. 1959az geroztik, Oriolgo markesa, aitak titulua lagata.[1]

Datu azkarrak Gorte frankistetako prokuradorea, Bilboko alkatea ...
Remove ads

Bizitza

Industria-ingeniaria zen ikasketaz. Aita bezala, alderdi tradizionalistaren kidea izan zen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik. Francoren alde borrokatu zen Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, falangista egin ondoan, karlistak eta falangistak bateratzea lortu zuen 1937an. Gerra ondoren, Bizkaiko Falangeko buru izan zen, Bilboko alkate (1938-1941)[2] eta frankismoko Espainiako Gorteetako legebiltzarkide (1976an, espainiar estatua Francoren diktaduratik monarkia parlamentariora aldatzea zekarren Erreforma Politikorako Legearen aurka bozkatu zuten 59 legebiltzarkideetako bat izan zen; guztira 531 legebiltzarkide ziren).[3]

Aitaren negozioetan hasi zen gerra ondorengo urteetan (UNESA elkarteko —Espainiako elektrizitate enpresen elkartea— eta TALGO enpresako lehendakari izan zen, besteak beste), eta Francoren finantza-aholkulari nagusia izan zen.

Remove ads

Genealogia

Ezkontza eta seme-alabak

Maria de Gracia Ybarra Lasso de la Vega ezkonduta, zazpi seme-alaba izan zituzten:[1]

  • Maria del Dulce Nombre Oriol Ybarra. Ezkontidea: Juan Castillejo, San Miguelgo dukea.
  • Jose Luis Oriol Ybarra, industria ingeniaria, TALGO enpresaren presidente izan zen. Ezkontidea: María Jesús Fabra, Masnouko markesa.
  • Maria de Gracia Oriol Ybarra. Ezkontidea: Jose Luis Sanz Magallón, San Adriango markesa.
  • Miguel Oriol Ybarra, arkitektoa.
  • Iñigo Oriol Ybarra, abokatua, Hidroeléctrica Española enpresaren presidente izan zen. Ezkontidea: Victoria Ibarra, Güelleko baronesa.
  • Carlos Oriol Ybarra. Ezkontidea: Isabel de León, Meritosko markesa eta Real Academia de Bellas Artes Santa Isabel de Hungría akademiako lehendakaria.
  • Begoña Oriol Ybarra. Ezkontidea: Javier Basagoiti Miranda enpresaburua.
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads