Jose Maria Sarriegi
ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Jose Maria Sarriegi Dominguez, Sarri (Beasain, Gipuzkoa, 1970 - Gasteiz, Araba, 2018ko abenduaren 9a) ingeniaria, ikertzailea eta irakaslea izan zen. Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoan ziharduen irakasle, Tecnun ikastetxean.
Remove ads
Bizitza
1994 urtean Tecnunen graduatu zen, eta doktoregoa eskuratu zuen 2005ean Nafarroako Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoan (Donostia, Gipuzkoa) irakasle gisa jardun zuen ondorengo urteetan. Han, hainbat doktorego tesi zuzendu zituen.
Euskaraz artikuluak eta kolaborazioak argitaratzen zituen Elhuyar zientzia eta teknologia eta Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkarietan.[1]
Hondamendien kudeaketaren arlora bideratu zituen azken urteetako ikerkuntza lanak. 2015. eta 2018. urteen artean SMR edo Smart Mature Resilience (euskaraz: «erresilientzia heldu adimentsua») proiektuetan lan egin zuen, krisialdi egoera handien aurrean erantzuteko gaitasunen koordinazioan.[2]
Donostiako Goi Ingeniaritza Eskolan (Tecnun) Ikerkuntzako zuzendariordea izan zen.
Ezkondua, hiru seme-alabaren aita zen.
2018ko azaroaren bukaeran, istripua izan zuen, Eltziegon (Araba) bizikletaz zebilela. Horren ondorioz, bi aste geroago hil zen, Gasteizko (Araba) Txagorritxu ospitalean.[3]
Remove ads
Omenaldiak
- Jose Mari Sarriegi Zientzia dibulgazioko saria sortu zuen AON Fundazioak haren omenez, hondamendien kudeaketari buruzko ikerketa akademikoko artikulu onenari, inpaktu handiko aldizkari espezializatu batean argitaratu denari.[4].
- Lagun artean korrika: Jose Maria Sarriegi oroituz lasterketa, Donostian haren gertukoek antolatua, 2019 urteaz geroztik irail aldera jokatua.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads