Josep Maria Sert

From Wikipedia, the free encyclopedia

Josep Maria Sert
Remove ads

Josep Maria Sert i Badia (Bartzelona, 1874ko abenduaren 21a – Bartzelona, 1945eko azaroaren 27a) kataluniar margolari bat izan zen. Grisaille teknika baliatuz, hainbat pintura egin zituen, eta nazioarteko ospea irabazi. Euskal Herrian, San Telmo Museoko horma-irudiak dira ezagunenak. Jarrera kontserbadoreetara lerratua, 1936ko Espainiako estatu kolpeko indarrekin bat egin zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

1930ean, Viceko katedraleko pinturak amaitu zituen. Horren ondoren, San Telmoko pinturak ontzeko kontratua eskuratu zuen. Besteak beste, Donostiako San Telmo museoko muralak egiteagatik da ezaguna. Lan hori bere Pariseko estudioan burutu zuen 1930-1932 urte bitartean, eta bertan Gipuzkoako eta euskaldunen historia irudikatzen da 11 margolanetan, era epiko batez.

Salvador Madariagaren bitartekaritzaz, Genevako Nazioen Ligaren Jauregiko Kontseiluaren pinturak egin zituen, gerra eta bekaren, gizateriaren aurrerabidearen, justiziaren eta nazioarteko zuzenbidearen alegoriak zirenak; 1936an bukatu zituen.

1936an, gerra piztu zen Espainian. Une horretan, Viceko katedralak sua hartu zuen, eta bertako haren pinturak suntsitu. Horregatik edo bestela, kolpistenera lerratu zen 1936ko Espainiako Gerra Zibilean. Francoren kultura-gaietako mandatari bihurtu zen, eta Pradoko Museoko artelanen zaintzaren ardura hartu zuen Errepublikaren aldeko indarrek gerra galdu zutenean.

Estatu Batuetan eta Europako beste herrialde batzuetan hainbat mandatu jaso zituen. 1931n, Rockefeller Centerko ezkaratzeko pinturak hartu zituen bere gain, eta 1941n amaitu.

Bere izena daraman plaza bat dago Donostiako Benta Berri auzoan.

Remove ads

Plazak

Kanpo estekak

Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads