Juani Mendiola
aktore gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Juani Mendiola Barkaiztegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko irailaren 25a - ibidem, 2006ko martxoaren 11) euskal antzezlea, sukaldaria eta jatetxe jabea izan zen. Ezaguna egin zen Aupa Etxebesteǃ (2005), Bertzea (film laburra 2001), La voz de su amo (2001), Amor en off (1992) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1991) filmetan egindako lanengatik.[1]
Remove ads
Biografia
Juani Mendiola Barkaiztegi Gipuzkoako hiriburuan jaio zen, Donostian, 1924ko irailaren 25ean.[2] aren gurasoak Ixabel Barkaiztegi eta Inaxio Mendiola izan ziren. Ixabel amak lotura estua izan zuen kultura munduarekin, nahiz eta antzerkian ibili ez. Juani Mendiolaren (eta Jose Luis Goenaga senarraren) ondorengoek ere interpretazioarekin edo artearekin lotutako ibilbidea egin dute, tartean Aizpea Goenaga eta Juan Luis Goenaga seme-alabek eta Barbara Goenaga zein Aia Kruse bilobek. Poesia zalea zen.
Lan ibilbidea
Aktore
Antzerkian, zineman eta telebistan lan ugari egin zuen Mendiolak.[3]
Txoria txori
Aktorea izateaz gain, sukaldaria eta Donostiako Alde Zaharreko Aurrera jatetxeko nagusia zen.[4] Poesia zalea zenez, jatetxeko musuzapietan euskarazko poesiak txertatzen zituen. Mikel Laboak musuzapi horietako batean Joxan Artzeren Txoria txori poesia irakurri zuen, eta norena zen galdetu ondoren poetarekin harremanetan jarri eta kantu ezaguna sortu zuen.[5]
Remove ads
Filmografia
Besteak beste, lan hauexetan parte hartu zuen:[6]
- Aupa Etxebesteǃ (2005)[7]
- La voz de su amo (2001), zuzendaria Emilio Martínez Lázaro [8]
- Bertzea (2001), Safy Nebbou zuzendari eta gidoilari lanetan [9]
- Sí, quiero... (1999)
- La gente de la Universal (1993)[10]
- Amor en off (1992), zuzendaria Koldo Izagirre[11]
- Santa Cruz, el cura guerrillero (1991), apaizaren ama pertsonaia [12]
- Loraldia (1990)
- Betirako sua (1984)
- La fuga de Segovia (1981)
- Jaun ta Jabe
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads