Kale izen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kale izena edo odonimoa (grezierazko οδός, odós, "kale" + ὄνομα ónoma, "izena") hiri barneko eta kanpoko bideei emandako izendapena da. Toponimiaren azpi-atala da.
Donibane Lohizuneko kale xafla elebiduna.
Donostiako plaza izena, elebakarra.

Bilboko kale xafla elebiduna.
Kale izenak helbidearen zati garrantzitsua da, eraikinen kokapena gehienetan kale izenaren arabera ematen baitira, zenbaki batekin zehaztua.
Kale izenek bi zati izaten dute: izen generikoa (bide edo gunearen mota, adibidez "etorbide") eta izen berezia (bide edo gunearen zehazte izena, adibidez "Nafarroa"). Hala ere, kale izen batzuk generikorik gabe eman daitezke (adibidez "Urbieta") eta beste batzuk izen berezirik gabe (adibidez "Bulebarra"). Batzuetan, izen berezia baino izen generikoaren zehazte hutsa da, honen ezaugarriren bat adierazten duena (adibidez "Kale berria").
Remove ads
Odonimiaren izen generikoa
- Kale[1], Karrika[2] (hiriko oinarrizko bide mota)
- Kalexka[3]
- Zeharkale[4]
- Zumardi, Zumarkale[5]
- Bide[6]
- Bidehandi[7]
- Pasealeku[8], Ibiltoki
- Kaia [9], Molla
- Erribera[10]
- Etorbide[11]
- Hiribide[12]
- Errepide[13]
- Bulebar
- Galtzada[14]
- Kantoi[15]
- Portale
- Zubi[16]
- Bidezubi[17]
- Eskailera[18]
- Bidarri[19]
- Aldapa[20], Aldatz
- Plaza[21], Enparantza[22] (hiriko oinarrizko zabalgune mota)
- Plazatxo
- Lorategi[23] (hiriko berdegune txikia)
- Parke[24] (hiriko berdegune handia)
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads