Kanbo

Lapurdiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Kanbo
Remove ads

Kanbo Lapurdi barnealdeko udalerria da, Ezpeletako Kantonamenduan, eta Errobi ibaiak zeharkatua. Auzo nagusiak Eliza, Behereko Kanbo, Olhassoure, Termak eta Basaburu dira. Bertako euskara nafar-lapurtera da.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Dituen iturburuak ezagunak dira, bertan bainuetxe edo termak baitaude. Badira hamabi bainuetxe, 1.300 ohe eta zortzi hotel guztira. Beraz, zerbitzuen alorrean oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia.

Remove ads

Geografia

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Behereko Kanbo
  • Basaburu
  • Garaiko Kanbo

Historia

Olha-ko bizilekuan eginiko aurkikuntzek erakusten dutenez, historiaurreko garaietan baziren biztanleak Kanbon. Bertako urek dituzten berezitasunak ezagunak dira erromatarren garaitik. 1199ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Kanboko herria Sansa izenez (Azantzako jauretxetik ziurrenik). 1244an Tibalt I.a Nafarroako erregearen armadak oinetxe ugari suntsitu zituen herrian.

XVII. mendean Kanbo Beherea auzoan agoten kolonia bat bazen. Kanboraino artekoa zen aspaldidanik Errobi ibaiko ontzitarako tartea eta XIX. mendearen erdialdera arte erabili zen ibai-portua. XVII. mendeaz geroztik ospe handia izan dute Kanboko bainuetxeek eta errege-erreginak eta pertsona garrantzitsuak hurbildu ziren bertara XIX. eta XX. mendeetan. Kanbo 1940ko Frantzia okupatuaren eta Vichyko Frantziaren arteko banaketa lerroan kokatu zen.

Remove ads

Biztanleria

XIX. mendean zehar 1.200 biztanle inguruko kopuruetan mantendu zen, goranzko joerarekin, eta mende bukaerarako 2.000 biztanle zituen. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan aurrera hazkunde esanguratsua izan zuen, eta 3.500 biztanleren bueltan geratu zen XX. mendearen bigarren erdian. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, hazkunde handia izan zuen Kanbok eta 6.000 biztanleen langa gainditu zuen.

Informazio gehiago Kanboko biztanleria ...

Alkateak

Informazio gehiago Alkatea, Agintaldia ...

Kultura

Euskara

Kanboko Maielen Echavarria[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Gaur egun ikastola ("Errobi") eta bertso-eskola bana ditu herriak. Berezko euskalkia lapurtera da, eta Sara-Ainhoa inguruko hizkera[4] mintzatzen da Kanbon[5].



Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Kanboar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads