Itsasu
Lapurdiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Itsasu Lapurdiko barrualdean dagoen hegoaldeko udalerri mugakidea da, Ezpeletako kantonamendukoa.
Baionatik 23 kilometrotara dago kokatuta, eta Donibane Garazi 30 kilometrotara.
2.200 biztanle inguru dauka.
Remove ads
Izena
Itsasu herriaren izena ez dator itsasotik (ur gaziko eremu zabaletik), baizik eta, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Itsasondo, Nafarroa Garaiko Basaburuko Itsaso eta Baxe Nafarroako Jatsu eta Lapurdiko Jatsu herriak bezala, isats zuhaixkatik.[3][4]
Bada "ihi+tza+tsu"tik (ihi ugari dagoen tokia) etor daitekeela sostengatzen duenik ere, baina azken teoria hau ez dago aski frogatua oraino.
Geografia
Inguru naturala
Artzamendi (931 m), Lapurdiko mendirik altuena, udalerri honetan kokaturik dago, Nafarroa Behereko mugatik gertu. Halaber, Mondarrain (794 m), Iguzkimendi (842 m) eta Itsusiko Haitzak (623 m) mendiak ere herri honetatik hurbil daude.
Errobi ibaiak udalerria zeharkatzen du, bertzela, Laxia errekak bat egiten duelarik.
Udalerri mugakideak
- Kanbo eta Larresoro iparraldean
- Ezpeleta eta Ainhoa mendebaldean
- Luhuso eta Bidarrai (Nafarroa Beherea) ekialdean
- Udalerria mugakidea da Baztanekin (Nafarroa Garaia) hegoaldean.
Auzoak
Itsasuko herriko etxearen arabera, herria 9 auzotan banatuta dago:
- Basaburu Ezpeletako mugan
- Laxia / Ortzia / Berandotz Artzamendira joan buruz
- Errobi elizaren auzoa
- Gerasto Mondarraineko oinean
- Gibelarte Errobiren aldean Bidarraira buruz joan
- Izoki Errobiren bazterretan
- Plaza herriaren erdigunea
- Olhasur D932 errepidearen iparraldean
- Pannecau herrixkaren 100 metrotan
Remove ads
Historia
Artzamendiko mendilerroan topatu daitezkeen harrespilak, Meatsekoak, gizakien presentzia historiaurrekoa erakusten du. Historian aitzinera, Mondarraingo tontorrean Erdi Aroko gaztelu baten aztarnak daude.
Lapurtarren deportazioa (1794), Konbentzioaren Gerraren ondorioz, gertaera historiko garrantzitsua izan zen Itsasun ere: 211 pertsona erbesteratu zituzten, laborari, zapatagile, dendari, hargin eta teilagileak zirenak. Herriaren izena ere aldatu zuten iraultzaile frantziarrek, Union zarriz.
1963ko urteko Aberri Egunean Itsasuko Ageria delakoa plazaratu zen Itsasun, Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatuz. Ekitaldi hori gogoratuz, oroitarri bat dago Jondoni Murtuts elizaren ondoan.
Ekonomia
Udalerria Ezpeletako piperra ekoizten duen sor-markaren barruan dago kokaturik. 1994. urtetik aurrera, Itsasuko gereziaren produkzioa bultzatzeko badago interes ekonomikodun talde bat.
Demografia
XIX. mendean zehar eta XX. mendearen erdialdera arte, Itsasuko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan eta 1.400 lagunen inguruan mantendu zen. 1950eko hamarkadatik aurrera galera txikia izan zuen, baina laster berriro hasi zen biztanleak irabazten eta XXI. mendearen lehen hamarkadan 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.
Remove ads
Politika
Alkateak
Remove ads
Kultura
Euskara
Itsasuko euskara nafar lapurteraren aldaera bat da, sartaldeko azpieuskalkian kokatzen den Sara-Ainhoa bitarteko euskara hain zuzen. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.
Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik.
Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako.
Musika
Errobiko Festibala antolatzen du Ezkandrai elkarteak 1996tik, bereziki musikaren inguruan.
Halaber, aipatzekoak dira herriko musika taldeak: ALBA, Antton Larrandaburu & Bitxiloreak, Behi Bideko Andere Xuriak, Elaudi, Holako, Maskak, Pauline & Juliette eta Zezenaren Taldea.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Jondoni Murtuts eliza
- Atekagaitz zulo naturala.
Argazki galeria
- Itsasuko pilotalekua.
- Herriko etxea.
- Itsasu eta Artzamendiren ikuspegia.
- Itsasuko monolitoa (1963)
Itsasuar ospetsuak
- Joanes Etxeto (1801-1887), bertsolaria.
- Txomin Olhagarai (1958-1980) Iparretarrak talde armatuko kidea.
- Peio Dospital (1950-), errugbilaria.
- Maryse Cachenaut (1971-), laboraria.
- David Olaizola (1973-), abeslaria.
- Batita Ducassou (1991-), esku-huskako pilotaria.
- Maddi Sarasua (1995-), bertsolaria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


