Katakrak (kooperatiba)

Iruñeko liburu-denda bat, kantina bat, argitaletxe bat eta areto nagusi bat kudeatzen duen elkartea From Wikipedia, the free encyclopedia

Katakrak (kooperatiba)
Remove ads

Katakrak Iruñean kokatutako elkartea da, kooperatiba bezala eratua. Elkarteak liburu-denda bat, kantina bat, argitaletxe bat eta ekitaldietarako areto bat kudeatzen du.

Thumb
Iruñeko Kale Nagusia
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

2022. urtean kolektiboa 16 laguneko batzarra osatzen zuten. Kolektiboak kooperatiba bezala funtzionatzen du. Kooperatibako denek soldata bera dute, nagusirik gabe. Bazkideen komunitate batek eusten du proiektua eta diruz eta bestelako ekarpenez aberasten du proiektua. Katakrakekoek este kolektiboentzako topaleku bat eskaintzen dute Iruñeko Kale Nagusian, 54. zenbakian.[1]

Remove ads

Argitaletxea

Lehenengo liburuak 2016ko abenduan argitaratu zituzten.

Hainbat hizkuntzatatik itzulitako saiakera eta narratiba lanak argitaratu dituzte. Hauek izaten dira gehien landu dituzten gaiak argitaratu dituzten saiakeretan: feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa, komunak.

Narratiban munduko lan estetikoki nabarmen batzuk argitaratu dituzte, munduko hainbat gatazktan zapalduek izan duten tokia hedatzeko asmoz.[2]

Remove ads

Liburu-denda

Katakrak liburu-dendak 2013ko abenduan zabaldu zituen ateak 16 lagunen asanblada baten ekimenez eta ekimen sozialeko 1978 Kooperatibaren lan jarduerarekin.

Liburuekin kontzientzia kritikoa eratu eta eraikitzeko 25.000 tituluko funtsarekin hasi zuen bidea. 60 lagunentzako kantina bat dauka gertuko produktuekin, ekologikoekin eta bidezko merkataritzazkoekin.

Thumb

Erabilera anitzeko aretoa

170 lagunentzako areto nagusi bat dauka Iruñeko Kale Nagusian ekitaldi sozialak eta kulturalak egiteko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads