Kate Jackson

estatubatuar aktorea, modeloa eta zinema ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Kate Jackson
Remove ads

Catherine Elise Jackson, ezagunagoa Kate Jackson izenez (Birmingham, Alabama, AEB,1948ko urriaren 29a) estatubatuar aktorea, modeloa eta zinema ekoizlea da. Ezaguna da Charlie's Angels telesailean Sabrina Duncan pertsonaia antzezteagatik.[1][2][3][4]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Jacksonek Mississippiko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Kappa Kappako gamma emakumeen 'anaiarte' bateko kidea izan zen, baina ez zen graduatu.

Aktore ibilbidea

New Yorkera joan zen, eta Dark Shadows (1970) telesailean hasi zuen aktore ibilbidea. Gerora, 1972 eta 1976 artean, Jill Danko erizainaren rola interpretatu zuen Los patrulleros (The Rookies) telesail arrakastatsuan.[5]

Hala ere, mundu mailako ospea eman zion pertsonaia Sabrina Duncan izan zen, Los ángeles de Charlie detektibe seriean, eta bertan parte hartu zuen 1976 eta 1979 artean.

1982an, homosexualitatearen gaia jorratzen zuen Su otro amor filmeko protagonista izan zen Harry Hamlinekin batera.

1983tik 1987ra bitartean, El espantapájaros y la Sra. King detektibe-serieko protagonista izan zen, Bruce Boxleitnerrekin batera. Gerora, Babyboom (1988) eta Lover Boy (1989) filmetan parte hartu zuen. Ordutik, Jacksonek telebistarako bereziki egindako hainbat ekoizpenetan parte hartu du.

Remove ads

Bizitza pribatua

Bere bizitza pribatuari dagokionez, Jackson Andrew Stevens aktore eta ekoizlearekin ezkondu zen eta 1982an dibortziatu zen. David Greenwald erredaktorearekin ezkondu zen gero, baina bi urte geroago dibortziatu. Bere hirugarren ezkontzak ere bi urte iraun zuen 1991 eta 1993 artean.

Bularreko minbizi baten aurka arrakastaz borrokatzea lortu zuen 1987an eta 1989an.

Filmografia

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[6][7][8][9]

Filmak

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...

Telebistarako filmak

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...

Telebistako serieak

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads