Kexaa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kexaa (ofizialki Quejana / Kexaa) Aiarako udalerriko herrietako bat da.
Remove ads
Demografia
Ondasun nabarmenak
Sakontzeko, irakurri: «Kexaako monumentu multzoa»
Bertara joateko bide estu bat hartu behar da eta bidean, bihurgune batean dago bertara joateko zubia. Bihurgunean kanpai bat duen kanpai-horma dago eraikin erlijiosoa han inguruan dela abisatzen. Zubiaren beste aldean hiru eraikin ziren, bata hondatua eta beste biak atxikiak, eraikin-unitate bakarra osatuz, eta gaur egun etxebizitzak direlarik. Daturik ez den arren, badirudi eraikinak sarreraren defentsarako eginak zirela.
Horien ostean hiri-gune bat dago, plazatxo forma duena eta eraikin nagusietarako sarbidea dena. Eraikin horien itxurari erreparatuz gero, bata bestearen jarraipen dira nahiz eta bakoitzak bere erabilera propioa eta ondokoaren independentea izan.
Aipatutako plaza horretara heltzearekin bat honako hauek ditugu bertan:
- Jauregia, Aiaratarren leinu-etxea (Komentu berria)
- San Joan Bataiatzailearen komentua (Komentu zaharra)
- Adatseko Andre Mariaren[1] elizaren kapera eta dorrea.
- San Joan Bataiatzailearen eliza.
Jauregiak sarrera independentea du baina besteetan sartzeko abade-etxearen beheko solairutik igaro behar da, eta ondoren hiru erabilpen ezberdinak banatzen dituen patio baten bitartez.
Remove ads
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


