Klovis I.a

Frankoen lehen errege (c 466-511) From Wikipedia, the free encyclopedia

Klovis I.a
Remove ads

Klovis edo Klodoviko I.a[1] (Tournai, 465 Paris, 511) frankoen erregea izan zen 481-511 bitartean.

Datu azkarrak Frankoen erregea, Erromako kontsula ...
Remove ads

Bizitza

Aita Txilderiko I.a hil zenean (481), Tournaiko franko saliarren errege izendatu zuten.[oh 1] Klotilderekin ezkondu zen.

486ean, Soissonsko guduan Siagrio jeneral erromatarra garaitu zuen, "erromatarretan azkena". Alamanei irabazi zien (495), baita burgundiarrei ere (500). 507an, Loira ibaia gurutzatu zuen Tolosa Garonako Bisigodoen Erresuman gaindi, eta Septimaniako mugetara heldu. Alariko II.a erregea hiltzera heldu zen, Vouilléko guduan. Monarkia franko merovingiarraren fundatzailea eta ia Galia osoko errege bakar bihurtu zen. Ondorioz, Erromako berant inperioaren Ekialdeko enperadoreak kontsul titulua eman zion.[2]

Bere emazte Klotilderen eta Reimseko San Remigio apezpikuaren eraginez katolizismora aldatu zen; katolizismoa babestu eta Orléansko kontzilioa bildu zuen (496an gutxi gorabehera). Bere heriotzaren ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen: Txildeberto, Klodomiro, Klotario eta Teodoriko.

Remove ads

Genealogia

Izena

Chlodovech forma frankikoa latindu eta Chlodovechus izena hartu zuen; geroago, berriz, Ludovicus. Frantseseko Louis izena bertatik dator, eta gaztelaniazko Luis ere bai. Euskaraz, jatorrizko Chlodovech formatik sortu zituen Sabin Aranak, bere izendegian, Koldobika izena eta haren laburdura Koldo.

Erreferentziak

Oharrak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads