Koine
Antzinaroan hitz egiten eta idazten zen grezieraren dialekto estandarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Koinea (grezieratik ἡ κοινὴ γλῶσσα hē koinḕ glṓssa, 'hizkuntza arrunta' edo, sarriago, ἡ κοινὴ διάλεκτος hē koinē diálektos, 'hizkera arrunta') garai helenistikoko antzinako grezieraren hizkuntz barietatea da, greziera helenistikoa eta alexandrotar dialektoa izenez ere ezaguna.
Barietate hori Alexandro Handiaren konkisten ondorengoa da, K.a. 300 urtetik K.o. 300 urtera arte, gutxi gorabehera, eta grekoaren hirugarren garaiaren mugarria da. Garrantzitsua da greko demotikoaren aurrekoa eta grezieraren lehen dialekto arrunta izan zelako, baina horrez gain, haren munta lingua franca gisa mendebaldeko zibilizazioetan izandako eraginean datza. Kristau Bibliaren Itun Berria koinez idatzi zen, eta horixe erabili zen kristautasuna irakasteko eta transmititzeko.
Koinea, estraofizialki, Erromatar Inperioko lehen edo bigarren hizkuntza izan zen.
Remove ads
Historia
Koinea anitz lekutan maintzatzen zen: Erromatik Egiptora, baita Indiako hainbat gunetan ere. Horren ondorioz, tokian tokiko hizkuntzekin bizi izan zen: Sirian, aramerarekin; Egipton, koptoerarekin; Mendebaldean, latinarekin (azken hori militarren eta funtzionarioen hizkuntza zen). Beraz, koineak lurralde desberdinak elkartu egin zituen.
Atikoa haren oinarrian zegoen, baina beste zenbait elementuren eragina ere bazuen, adibidez, joniera. Hainbat mota daude: egiptoarra —Septuaginta edo grekora itzulitako Itun Zaharraren bertsioaren papiroen aurkikuntzari esker ezaguna—, eta literarioa, Polibio bezalako idazleek erabilia.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads