Kuria

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kuria
Remove ads

Kuria (latinez: Curia) Erromako lehen hiru leinuen menpeko giza erakundea izan zen hasieran. Gero, metonimiaz, patrizioen ordezkariak, eta geroago senatariak biltzen ziren lekua; hedaduraz Senatua bera. Inperioa zabaldu zenean eta hiriak sortu eta arautu zituztenean, Erroma hiria hartu zuten erromatarrek eredu gisa, eta, kolonia eta municipium maila zuten hirietan, udal kuriak osatzeko agindua eman zuten, hiria gobernatzeko.

Thumb
Valentia Edetanorum (egungo Valentzia) hiriko curiaren aztarnak. Centre Arqueològic de l'Almoina. K.o. I. mendea.

Erdi Aroan, enperadorearen curia, bere gortea zen, eta Eliza katolikoan izena gorde zen Aita Santuaren kuria, edo Erromako kuria, Eliza katolikoaren gobernua da.

Remove ads

Historia

Antzinako Erroman, hiriaren sorreraren inguruko kondairetako baten arabera, Romulori egotzitako banaketa zahar bat zen kuria. Romulojk, herria hiru tributan banatu omen zuen, tribu horietako bakoitza hamar kuriatan, eta kuria bakoitzean familia edo klan (gens) bat baino gehiago zeuden.[1]

Tradizioak dioenez Erroma eraiki zenetik Errepublika bihurtu zen arte (k. a. 509) hiru leinutan (latinoak, sabinarrak eta etruriarrak) eta 30 kuriatan banatua egon zen hiria, erlijioari zegokion aldetik batez ere. Langintzaz, artegintzaz edo beste edozein gisatara antolatutako giza taldeek bere erlijio egitura ere bazuten. Kuriak, kuria bakoitzeko zuzendariak (magistri) eta haien batzarrak erabakitzen zuten zein erritu erabili eta noiz. Erlijioa eginkizun kolektiboa zenez eta bizitzako eginkizun guztietara hedatua zegoenez, kuriaren barruan agertzen zuen bakoitzak bere erlijio nortasuna, eta leinurik ez zutenek eta esklaboek ere parte har zezaketen. Errepublikarekin desegin ziren Erromako hiriko kuria horiek.[2]

Erdi Aroko erregeen, eta batez ere Kapetoen (Frantzia) inguruan, baina baita Merovingiarren artean, haren ahaideek eta nobleziak osatzen zuten gortea zen "curia". Aholku ematea zuen eginkizuna. XIII. mendetik aurrera ordea, finantza eta epaiketa arazoetako taldeak erakunde burujabe bihurtu zen. Asturias-Leon eta Gaztelako erregeek ere bazuten antzeko erakunde bat. Kuriaren bitartez hartzen zuten parte handizkiek erresumako arazoetan.[2] Iruñeako eta Nafarroako erresumetan ere "curia regia" instituzioa izan zen errregeari laguntzeko, gero, "cort", eta azkenik, Errege Kontseilua iznago zena.

Erromatar Behe Inperioko eta Europa Mednebaldeko Erdi Aroko izendapen latindar asko Eliza Katolikoaren egituraren izendapenetan gorde ziren, eta hori bera gertatu zen "curia" hitzarekin. Erromako kuria erakundea, Erromako gotzaina (Aita Santua) Eliza Katoliko osoko agintari bihurtzean sortu zen, Elizak dituen arazoak zuzentzen dituena. Bost sail nagusi ditu: Kongregazioa edo Aita Santuaren aholkulari taldea, epaimahaia, idazkaritza, ekonomia saila eta administraritza.[2]

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads