Lara Izagirre
bizkaitar gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lara Izagirre Garizurieta (Zornotza, Bizkaia, 1985eko irailaren 10a) gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea da.

Remove ads
Bizitza
Lara Izagirre Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ondoren, zinema zuzendaritza ikasketak egin zituen, baita film luzeetarako gidoigintza graduondoa ere. 2010ean Gariza film ekoiztetxea sortu zuen. Harrezkero, film laburrak, dokumentalak eta film luzeak ere, idatzi, zuzendu eta ekoiztu ditu. Bere lehen film luzea, Un otoño sin Berlín, 63. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu zuen 2015ean. Bigarrena 'Nora' komedia da eta 2020ko Zinemaldian Zinemira atala inauguratu zuen.[1] Larak hainbat sari jaso ditu.[2][3][4][5]
‘Nora’ filma New York City Basque Film Festivalen proiektatu zen 2021eko azaroan.[6]
Bestelako proiektuetan ere kolaboratzen du. Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariarekin haurren transexualitatearen inguruko "20.000 especies de abejas" filman ekoizle gisa aritu zen.[7][8]
Lara Izagirrek zera dio:
Niretzat filmak egiteko prozesua, gidoia idatzi eta muntaketara arte, munduko gauzarik ederrena da, baina ikusi behar dugu nola bizi gaitezkeen hobeto maite duguna egiten.
Pelikula baten bila
Zortzi aktoreren arteko inprobisazio-tailer batetik sortu zen: Tessa Andonegi, Loli Astoreka, Itziar Atienza, Garoa Bugallo, Esti Curiel, Aitziber Garmendia, Garazi Urkola eta Maryse Urruty. Etxe Betea (La Casa Llena) proiektuaren lehen harria da. Etxe fisikoa eta leku magikoa da Bilboko erdigunean, eta hiru proiektu biltzen ditu: emakume zinegileentzako egoitza Gela propioa, Elkarrekin Sortzen euskal zinemagileen lan-taldea eta Bizilagunen coworking-a.[9]
2023ko urrian 13 minutuko Pelikula baten bila film labur dokumentala Lekeitioko (Bizkaia) Euskal Zine Bileraren 46. edizioaren Sail Ofizialean izan zen, abenduko Durangoko Azokan ere ikusgai Zugaza zinema aretoan.[9]
Filmaren nondik norakoa hauxe da: astebetez eraikitzen ari diren etxe batean bizi diren aktore batzuk eta zuzendari bat. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema, hau da, eskarmentuz osatutako filma da.[9]
Lara Izagirrek zuzendu, ekoitzi eta idatzi du. Marina Palacio izan da argazki-zuzendaria (Ya no duermo); Ibai Elortza (Nora, Udazkena Berlinik gabe) muntatzailea; Maitane Carballo (Érase una vez en Euskadi, Tetuán), Itsaso Molinuevo (El hoyo); Irene Herrero del Valle (Iragartze) izan dira soinu-diseinatzaileak; Nerea Sciarra Calero, Allende Grandmontagne, Maddi Morillas, Irene Muriedas, Patricia Velert, Rakel Muniain eta Garazi Elorza produkzio elkartuaz arduratu dira. Noma Acting casting zuzendaritzaz arduratzen da, Naiara Carmonaren laguntza bereziarekin (Nora, La virgen de Agosto). Pelikula baten bila film labur dokumentala Gariza Films-en ekoizpena da.[9]
Remove ads
Filmografia
Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena
Lankidetzak
- Errementari [15]
- Vitoria, 3 de Marzo
- Muga deitzen da pausoa
- Bayandalai
- Una ventana al mar
Sariak
- 'Un Otoño sin Berlín' filmak, Frantziako Annecy Cinéma Espagnol Jaialdian, lautik hiru sari lortu zituen: Sari Nagusia, Epaimahaikide Gazteen Saria eta Savoia Garaia Departamentuko Saria.[16]
- ‘Un Otoño sin Berlín’ filmean egindako lanagatik, Irene Escolarrek Goya saria irabazi zuen (2016).[17]
- “Next Stop: Greenland” dokumentalak lehen saria irabazi zuen 2013ko BCN Sports Films Festival]] jaialdian, abentura-filmen atalean. Moscow International Vertical Festival 2013, Jaialdiko Film onenari saria. Moscow International Vertical Festival 2013, Abentura film onenari saria.[18]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads